EGUNEKO DATUAK
osteguna, 3 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/DBH/urriak/I/osteguna

Aurreko egunetako gaiei eusten diegu.

Aspaldian zinemetako karteleratan famatua izan zen pelikula bati erreparatuko diogu, ELYSIUM pelikulari. (Begira ezazu interneten pelikula honen inguruko informazioa: irudiak, ...) Entzun sinopsia edo laburpena: “XXII. mendearen erdi inguruan gaude; Lurra gainpopulatuta dago, hau da, jende gehiegi du; inguru latza da gizaki gehienentzat, elitea Elysium estazio espazial harrigarrian bizi baita. Lurtar orok joan nahi du hara, abantaila ikaragarriak baitituzte, besteak beste, etxe guztietan dauden eta segundotan edozein gaixotasun sendatzeko gai diren medikuntza-plataformak. Plataforma hauen existentziak lurretik immigrante ilegalez beteriko patera-ontziak harantz abiatzea eragiten du. Eta, gauza harrigarria, puntako teknologia izan arren, Elysium estazioan ez dute etengabeko “mehatxu” honetatik babesteko bateria antiaereorik. Horregatik Kruger izeneko agente batengana jotzen dute, Los Angeles-etik espazio-ontzi hauek suntsitzeko misilak jaurti ditzan…

Esan bezala, Columbia Pictures produkzio-etxearen pelikula berriaren laburpena da. 2159.urtean gizakiak talde bitan banatzen direla esaten digu; batetik, aberatsak daude, Elysium estazio espazialean bizi direnak, eta bestetik, gainerako guztiak, Lur hondatu eta superpopulatuan bizi direnak.

Gaurko gogoeta-gaia zein izango den argi dago.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Entzundakoren inguruko galderak:

Zure ustez, 150 urtean itxaron behar dugu aberatsak eta pobreak banatuta bizi diren mundua ikusteko? Banaketa hori argia da gaur?

OTOITZA

Esteka:

Desaprender la guerra (Luis Guitarra): 

http://www.youtube.com/watch?v=EC-xvYC7ooU

 

Desaprender la guerra

Realimentar la risa

Deshilachar los miedos

Curarse las heridas

Difuminar fronteras

Rehuir de la codicia

Anteponer lo ajeno

Negarse a las consignas

 

DESCONVOCAR EL ODIO

DESESTIMAR LA IRA

REHUSAR USAR LA FUERZA

RODEARSE DE CARICIAS

REABRIR TODAS LAS PUERTAS
SITIAR CADA MENTIRA

PACTAR SIN CONDICIONES

RENDIRSE A LA JUSTICIA

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!