EGUNEKO DATUAK
ostirala, 4 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/DBH/urriak/I/ostirala

Aita batek zenbait seme-alaba zituen. Ez ziren euren artean ondo konpontzen eta ez zieten aitaren aholkuei jaramonik egiten.

Aitak, egun batean, denak bildu zituen. Hari-sorta bat erakutsi zien. Ondoren, hari haiek, guztiak batera, eteteko edo hausteko gauza nor zen galdetu zien.

Seme-alaba guztiak saiatu ziren harila apurtzen, baina inork ez zuen lortu.

Orduan, aitak, banan-banan, hari guztiak askatu eta solte utzi zituen. Hari bat hartu eta apurtu zuen; gero, beste bat hartu eta apurtu zuen; banan-banan, denak eten zituen. Ondoren, zera esan zien:

-Seme-alabok, denok hari-sorta bezala elkartuta eta bat eginda bazaudete, inork ezin izango zaituzte garaitu, inor ez da zuei gehiago egiteko gauza izango. Baina bananduta, hari bakoitza bere aldetik, bazabiltzate, edozein indarrek hautsi eta garaituko zaituzte.

 Tira, lagunok, ikasturte honetan nola jokatu behar dugun azaltzen digu etsenplu on horrek: elkartuta eta bat eginda, gure helburuak lortzeko

OTOITZA

Ondoko bideoa proposatzen dizuegu: IZARRA ZU

Zu bai izar, gauza asko dauzkazu besteekin elkarbanatu eta diztira egiteko.

Izartxo-Eibarko gure gazteak egindako abestiarekin amaituko dugu gure gogoeta:

IZARRA ZU: https://youtu.be/pWXNrOmZniU

 

Abestia amaitzerakoan, isilune momentu bat utziko dugu, bakoitzak aztertu dezan zein momentutan izan daitekeen besteentzako IZAR, besteentzako lagun..

Gaur, NOIZ eta NORENTZAT izan naiteke IZAR? ... animo, IZARRA ZU!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!