EGUNEKO DATUAK
ostirala, 4 de urria de 2024
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GOIZEKO GOGOETA/ LH4-5-6/urriak/I/ostirala
GG/LH4-5-6/Urriak/I/ostirala

  Astea maitasunari buruz hitz egiten hasi genuen eta gaur beste pista bat:

ZUBIAK ERAIKI

Bi anaia elkarren ondoko bi lursailetan bizi ziren; lurra elkarrekin landu zuten beti, soinez soin, gauza onak eta txarrak partekatuz, baina, egun batean, eztabaida bat izan zuten gaizki-ulertu baten ondorioz, eta haserrea handituz joan zen, guztiz etsaitu arte.

Goiz batean, arotz bat anaia zaharrenaren etxera hurbildu zen lan bila, eta gertatutakoa azaldu zion hark:

«Ondoko etxaldean nire anaia bizi da. Dena ondo zihoan, baina haserretu egin gara, eta hondeamakinarekin erreka desbideratu du, gure artean muga egin dezan.

Ikusten duzu hango ohol-pila hori? 2 metro altu izango den harresi bat egin behar duzu haiekin.

Horrela, ez dut anaia gehiago ikusiko.»


Anaia zaharra hirira joan zen barazkiak saltzera, eta, bien bitartean, arotzak bere lana egin zuen, etxeko jabea itzultzean lana amaituta izateko.

Etxera itzuli zenean, anaia zaharra harrituta gelditu zen ikusi zuenarekin: harresiaren ordez, zubi bat egin zuen bi etxaldeen artean.
Handik gutxira, anaia gaztea ikusi zuen irribarrez zubia gurutzatzen, eta 

besarkada handi bat eman zioten elkarri.

Arotz zuhurrak zubia egin zuen anaiek hesiak egin nahi zituzten tokian.

OTOITZA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=-gt5oxnb52Q


OTOITZA:

JESUS, lagun egiguzu denok

elkar maita dezagun.

Herri guztiak izan daitezela

elkarren adiskide;

denok maita dezagula elkar

senide bezala.

Gure artean zoriona eta bakea

egiten lagun egiguzu.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!