EGUNEKO DATUAK
ostirala, 4 de urria de 2024
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/LH4-5-6/Urriak/I/ostirala
GOIZEKO GOGOETA/ LH4-5-6/urriak/I/ostirala
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

Astea umeei buruz hitz egiten hasi genuen eta horrela bukatzeko.

Ipuina luzea da baina merezi du, agian bi zatitan egiteko.

 

SUPERUME

Superume guztiak premiaz bildu ziren: ondoko galaxiak denetatik onena aukeratzea behar zuen, … gaiztoen aurka borrokatzeko. Baina zaila zen onena aukeratzea.

- Hara, gaiztoak ezerezteko, hormetan barrena ikusi eta justu orduantxe harrapatu behar dira – esaten zuten superikusmena zuten umeek.

- Ez horixe! Azkar ibilita bakarrik lor daiteke gaiztoek ihes ez egitea – esaten zuten superabiadura zutenek. 

- Beti joaten dira hegaz. Hegaz egin gabe ezin da super onena izan  – esaten zuten hegaz egiten zutenek, jakina.

- Horrek guztiak ez du ezertarako balio, indarrik gabe – erantzuten zuten superindartsuek.

 

Eta, hala, luze jardun ziren eztabaidan. Baina, halako batean, ume superjakintsua agertu zen, ume arrunt eta normaltxo batekin batera. Txikia eta argala zen eta ez zeraman jantzi berezirik.

- Superume honek ebatziko du arazoa – esan zuen ume jakintsuak oso serio.

- Bai? Nola? Hori ezin da inola sinetsi. Zer trebetasun du? Indartsua da? Azkarra, akaso? Arma sekretuak ditu? Ja! Nola egingo du borroka gaiztoen kontra? – galdetzen zuten haserre.

- Hara, nik ez dakit zer egiten duen, baina funtzionatzen du – esan zuen superjakintsuk.

Denek protestatu zuten, broma zelakoan, eta berriz hasi zen lehengo eztabaida, oihuka.

Hala ere, ume arrunt hark bazuen trebetasun edo ahalmen bereziren bat, zeren, handik ordu batzuetara, superumeak ez baitziren eztabaidatzen… Txaloka ospatzen zuten denen arteko adostasuna: ume arrunt hura bidaliko zuten ondoko galaxiara.

 

Ondoko galaxian harrituta hartu zuten. Egia esan, inoiz ez zuten hain trebetasun gutxiko umerik ikusi… Gainera, asteak joan zitzaizkion gaiztorik harrapatu barik. Orduan, gehiago itxaron gabe, galaxiatik kanpora botatzea erabaki zuten, baina hainbeste jende joan zen hura agurtzera, ezen agintariek gauza arraroren bat gertatzen zela pentsatu baitzuten. Kartzeletara deitu zuten… eta ia hutsik zeudela erantzun zieten. Poliziak ia ez zegoela deliturik esan zien… eta deliturik ez bazegoen, atxiloketarik ere ez.

 

Superahalmen sekretuak berriz funtzionatu zuen.

Eta hain gaizkile gutxi zegoen, ezen Gaizkile Zentzakaitzen Elkarteak umea bahitu baitzuen, beronen trebetasun edo ahalmen bereziak nondik sortzen ziren jakiteko.

- Hara, nik ez dut ahalmen berezirik – esan zuen umeak-. Jendea hobeto egon dadin saiatzen naiz, beste barik. Ahal dudanean nire gauzak uzten dizkiet, berehala barkatzen diet, beti irribarre egiten dut,…

Gaizkileekin egon zen bitartean, hain zuzen, malabarismoak egiten, gozokiak eta besarkadak banatzen, txisteak kontatzen, zauriak sendatzen eta jatorduak prestatzen aritu zen; ahal zuen guztian lagundu zien… Eta gaizkileak hain zeuden gustura, ezen inori ez baitzitzaion bururatu gaiztakeriak egitera irteterik… Eta denak hasi ziren ulertzen ume arrunt haren supertrebetasuna zein zen. 

Eta umeak mundua aldatzen jarraitu zuen, gaizkilerik harrapatu gabe. Nahikoa zuen gaizkileoi hobeto sentitzen laguntzea, hauek gaiztoak izateari utzi nahi izateko. Eta hain ondo funtzionatzen zuen ume arruntaren sekretuak, ezen beste superumeei ahaztu egin baitzitzaizkien euren trebetasunak; apurka-apurka, denak ahalmen berezi berri hura erabiltzen hasi ziren. Horregatik, oraingo umeok ez duzue superahalmenik. Zertarako behar dituzue ahalmenok, denetatik baliotsuena badaukazue? Edozeini eguna alaitzeko gauza zarete! Hara, hori bai superboterea, superahalmena eta supertrebetasuna.

Baina erabili beti, ahaztu gabe. Galaxia zuen beharrean dago eta!

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Minutu bat pentsatzeko…

Askotan, telebista ikusten dugunean, supertrebetasunak eduki nahi ditugu… Baina ohartu zara ahalmen berezi asko dituzula? Badakizu zer trebetasunek edo ahalmenek egiten zaituen desberdin eta berezi?  Nola entrenatuko zenituzke? Beharbada oraindik ez dituzu denak aurkitu, topatu edo “deskubritu”. Zein erabiltzen duzu, zure ustez, behar baino gutxiago?

 

BIDEOA:

https://www.youtube.com/watch?v=yrlO9dDjl14&t=5s

 

OTOITZA

Eskerrak, Jesus  nire familiagatik, nire lagunengatik, zuk maitasunez oparitu baitizkidazu.

Zaindu eta babes itzazu. Jesus, eskerrak, egunero bedeinkatzen gaituzulako.

Ona zara eta zugan jartzen dugu gure konfiantza. Amen

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!