EGUNEKO DATUAK
igandea, 6 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX 1/urriak/I/larunbata-igandea
Utzi haurrak niganatzen.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik 10, 14-16


Beste batean, haurrak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, ordea, haserre egiten zieten. Hori ikustean, haserretu zen Jesus eta esan zien: «Utzi haurrei nigana etortzen, ez galarazi, horrelakoena da-eta Jainkoaren erreinua.
Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala hartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko». Eta, besarkatuz, bedeinkatu egiten zituen haurrak, eskuak gainean ezarriz.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Jesusek beti zaurgarrien alde egiten du, kasu honetan haurren alde. Gogoratzen al dituzu ebanjelioko beste kontakizunak non gauza bera gertatzen den, alegia, Jesus zauragarriak defendatzen dituela?