EGUNEKO DATUAK
astelehena, 7 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX2/urriak/II/astelehena
Eguna adorez hasteko

EURIA ALA EGUZKIA

Bazen  behin pertsona  zahar bat egunak, suspirio eta intziri, negar malkotan ematen zituena.

- Ezagutzen dut nik jakintsu bat –esan zion bizilagun batek-; harengana egin beharko zenuke.

Horretan gelditu ziren.

Jakintsua hura bezain zaharra zen. Joan zitzaion bisitan eta,a tea jo ondoren, jakintsua bizi zen txabolara sartu zen.

- Alaba eta semea ditut –esan zion-; eta haienganako arrangurak ez dit bizitzen uzten. Gazteenak aterki denda dauka; zaharrenak, berriz, espartinak saltzen dit.

- Eta … ? – galdetu zion jakintsuak.

-Ba begira - erantzun zion bisitariak-; euria egiten duenean zaharrena etortzen zait burura, espartin pare bakar bat ere saldu gabe hondamendia beste biderik ez baitauka. Eta egun sargori eta eguzkitsuetan gazteenarekin eta bere dendako aterkiekin oroitzen naiz.

Jakintsuari irribarre zabal batek piztu zion aurpegia.

- Zure arazoak konponbide erraza dauka –esan zion-; eguraldi txarra egiten duenean orit zaitez gazteenarekin eta poztu, aterki asko saldu dituelako. Eguraldi ederreko egunetan, berriz, pentsa ezazu espartin mordoa salduko duen zaharrenaz.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Botila begiratzen duzunean nola ikusten duzu, erdi hutsik ala erdi beteta?
  • Napoleonek zion neurri berean sartzen dutela hanka optimistek eta pesimistek. Arrazoi al zuen?