EGUNEKO DATUAK
astelehena, 7 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/DBH 4/urriak/II/astelehena
Errealitateaz jabetu

Egun zoragarri batean ostra bat hondarretan etzan zen eguzkia hartzera, bere maskorra ireki zuen eguzki-izpi atseginek bere errai samurrak bero zitzaten. Pozik zegoen une atseginaz, kurrilo bat ondotik pasa eta moko luzea haragi goxoa jateko sartu zuenean. Minaren kolpearen ondorioz, ostrak konbultsioz itxi zuen maskorra, kurriloak mokoa kendu baino lehen, eta tinko harrapatuta geratu zen.

Jarrera deserosoan zeuden biak. Ostrak ezin zituen babesa ematen zitoen maskorrak itxi, eta kurriloak ezin zuen bere moko luzea kendu. Baina kurriloak ez zuen harrapakina askatu nahi, eta ostrak ere ez zuen erasotzailea libratu nahi. Orduan eztabaidan hasi ziren, amore ez emateko prest:

- Askatzen ez banauzu, deshidratatuta hilko zara -- madarikatzen zuen kurriloak.
- Zu ere gosez hilko zara bi egunetan, erantzuten zuen ostrak etsai-doinu berarekin.

 

Eztabaida sutsu hura goiz osoan luzatu zen  eta eguerdirako liskarra paregabea bilakatu zen. Antza denez, ez ziren inoiz ados jarriko.

 

Arrantzale bat pasatu, ikusi gertatzen ari zena eta barre egin zuen. Biak arrantzale zorionekoaren harrapakin bihurtu ziren. Honen sukaldean, biek borrokan jarraitzen zuten oraindik, amore eman gabe.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Nor ateratzen da garaile eta nor galtzaile eztabaida askotan?
  • Zeintzuk dira eztabaidek izan dezaketen amaiera (ipuinarena, adostasuna, ...) eta zer egin behar da horretara iristeko?