EGUNEKO DATUAK
asteartea, 8 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/DBH 4/urriak/II/asteartea
Hurbiltasun físikoa

Kontaktua, hurbiltasun pertsonala, besarkadak eta laztanak funtsezkoak dira ugaztunengan eta gizakiarengan. Jakin-minaren eta beharraren ondorio dira. Anaitasunaren eta adiskidetasunaren oinarrian daude. Hau galtzen badugu, gizaki izateari uzten diogu. Gure erronka nagusia, beraz, konfinamenduaren garaian eta ondoren, giza kontaktu hori berreskuratzen jakitea da.

(Iturria: http://www.jmpereztornero.eu/2020/03/26/recuperar-el-contacto-humano-tras-el-confinamiento/)
GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Sentitu al duzu testuak azpimarratzen duen gabeziarik? Noiz, nola, norenganako ...
  • Harreman elektronikoak (telefonoz, bideokonferentziaz ...) harreman fisikoen balio bera al dute? Noiz dira onak eta noiz ez?
OTOITZA

LAGUNEN ALDEKO OTOITZA

Eskerrik asko bizitzan aurrera egiteko hain lagun talde bizia eskaintzeagatik. Bedeinkatu nauzun jendeagatik goresten zaitut.

Eskerrik asko i maitatzeko, adoretzeko, sostengatzeko eta bizitzako gora-behera guztietan aurrera egitzeko nirekin bat egin dutenengatik, zure irudia isalatzen baitute.

Gora Zu, maitatzen irakasten didazulako nire lagun maiteen bitartez.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!