EGUNEKO DATUAK
osteguna, 10 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX2/urriak/II/osteguna
Beldurra

Beldurra arriskutsutzat jotzen den berehalako estimulu edo egoera batean sentitzen den emozio bizia da. Zenbaitetan beldurrik gabe eritzeko joera sentitzen dugu; bestetan atzera egitera bultzatzen gaitu. Beldur sakonez bizitzeak gaisotu egin gaitzake ...

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ahoz-aho/bideoak/osoa/8459024/beldur-izatea-ona-edo-txarra-al-da/

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zeri diozu beldur? Nola jokatzen duzu kasu horietan?
OTOITZA

23. salmoa

Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.
Larre guritan etzanarazten nau,
ur baretara eramaten,
eta indarrak berritzen;
bide egokitik narama, leiala delako
.

Ibar beltz-ilunetan banabil ere,
ez dut inolako gaitzen beldurrik,
zu nirekin baitzaude:
zure artzain-makilak lasaitzen nau.

Zuk atontzen didazu mahaia etsaien begi aurrean,
ukenduz gantzutzen didazu burua; gainezka dut kopa.
Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko naute
bizitzako egun guztietan;
Jaunaren etxean biziko naiz amaigabeko egunetan.

 

(Salmo kantatuenetakoa da, musika ezberdinez, hizkuntza guztietan. Hemen duzu entzuteko bertsio bat edota salmoa errezatzen duzun bitartean hondo-musika jartzeko:https://youtu.be/uBQHgUh1tTY?si=RId4CCK8MyYTuts

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!