EGUNEKO DATUAK
ostirala, 11 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX1/urriak/II/ostirala
Hondamendi Naturalak ekiditeko eguna: urriak 13

001zaintzekogaraia

HONDAMENDI NATURALAK GUTXITZEKO MUNDUKO EGUNA

 Hondamendi naturalak betidanik gertatu dira. Bizi-bizi dugu Europako ekialdeko nazioetan (Errumania, Polonia, Austria ...) irailean gertaturiko uholdeak (ikus, nahi izanez gero https://www.eitb.eus/eu/tag/uholdeak/ )

Kalte handiak eragiten dutenez hauen eragina gutxitzen ikasten joan behar du gizakiak izan ere gertatu, gertatuko dira.

Ikusi ikasgelan bideo honen lehen minutuak. IKustatpena amaitzea norberaren esku gelditzen da.

 https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=16161005

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • La Palmako sumendiaren ondorioz etorri diren kalteak, zeintzuk izan dira?
  • Bizi izan al dituzu gertutik naturak eragindako kalteak? Noiz, non, nolakoak ...
OTOITZA

Aita gurea, zu zara gure indarra zoritxarrean.
Ekaitzek erasandako guztiek senti dezatela zure babesa hondamendiaren erdian.
Ekaitzek, uholdeek eta tragediek gure bihotzak desafiatzen dituzten bitartean,
besarka gaitzazu zure maitasun eta ontasunarekin.
Erruki zaitez gutaz eta arindu itzazu gure esturak.
Eta gure fedea gero eta indartsuagoa izan dadila
zure aitatasun eta amatasunaz fida gaitezen beti.

Amen
 

(Orrialde honetatik euskaratua: https://poshusa.org/es/oracion-frente-a-desastres-naturales)
OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!