EGUNEKO DATUAK
larunbata, 12 de urria de 2024
Pilarreko Ama Birjina

Gaurko eukaristietan irakurriko den Ebanjelio zatiak hau dio:

“Jesusek gauza hauek esaten ziharduela, emakume batek jendartetik deiadarka esan zion:

–Zorionekoa sabelean eraman zintuen eta bularra eman zizun emakumea!

Baina Jesusek esan zuen:

–Hobeki esan, zorionekoak Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak!”

(Lk 11, 27 -28)

 

Badirudi Jesusek bere ama ez duela maite. Baina ez da hori esan nahi duena.

Garari hartako judutarren aretan  emakumeentzat gerta zitekeen gauzarik handiena seme bat izatea zen. Gainera seme horrek gauza handiak egiten bazituen amaren zorion bidea handitu egiten zen. Hortik jendartetik hitz egiten duen emakumearen hitzak.

Jesusek, ordea, emakumeentzat ere eskaintzen duen beste puntu batean jarri nahi du: Jainkoaren Hitzan. Emakumeek ez zuten eskubiderik Torah ikasteko. Jesusen irakaspenak, ordea, gizon eta emakumeentzat dira. Horrregatik erantzuten dio esaten duena esanez.

OTOITZA

OTOITZA

Agur Maria, graziaz betea, Jauna da Zurekin.

Bedeinkatua zara zu emakume guztien artean.

Eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus.

Santa Maria, Jaungoikoaren ama,

erregutu ezazu gu pekatarion alde

orain eta gure heriotzako orduan. Amen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!