EGUNEKO DATUAK
igandea, 13 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX2/urriak/II/igandea
Dirua eta Jainkoa

Aldi hartan, Jesus abiatzera zihoala, gizon bat etorri zitzaion
lasterka eta, aurrean belaunikaturik, galdetu zion: «Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?». Jesusek erantzun zion: «Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona, Jainkoa besterik. Badakizkizu aginduak: ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, hartu aintzat aita-amak»Hark, orduan: «Maisu, gazte-gaztetandik bete izan dut hori guztia».Jesus maitasunez begira jarri zitzaion, eta esan: «Gauza bat besterik ez zaizu falta: zoaz, saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, eta altxorra izango duzu zeruan; gero, zatoz eta jarraitu niri». Hitz hauek entzutean, ilun jarri zen gizona eta nahigabez joan, ondasun handien jabe baitzen. Orduan, Jesusek, ingurura begiratuz, esan zien ikasleei: «Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!»

(Mk 10, 17-22)

 

Ez da lehenengo aldiz Jesusek Jainkoa eta dirua parean jartzen dituena beti gauza bera esateko: bien artean aukera egin behar dela. Adibidez: Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan. (Mt 6, 13)

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Gure gizarteak zein aukera egin du?
  • Beharrezkoa dugu dirua bizitzeko. Zer esanahi ikusten diozu Jesusek esaten duenari?
OTOITZA

Ezerk ez zaitez asaldatu, ez aztoratu dena pasatzen baita,
Jainkoa ez da aldatzen, pazientzia denera heltzen da,
Jainkoa duenari ezer ez zaio falta  Jainkoa bera aski da.

(Avilako Santa Teresa)

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!