EGUNEKO DATUAK
astelehena, 14 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX 1/urriak/III/astelehena
Askatasuna

Entzun Benito Lertxundiren abesti hau:https://youtu.be/Y0eqw4oE2u0?si=oqLhd5aAeiaN7A5v

 

Txori Ttikia nintzelarik
esan zidaten,
kaiolan bizitzeko
sortua nintzela,
gero arrano bihurtuko nintzanean
kaiola hautsita aldegingo
nuen beldurrez,
libro nintzela sinistarazi
nahi zidaten,
horregatik iriki zizkidaten ateak
egin nezan hegaz,
bainan luze gabe ohartu nintzen
hanka harkaitz bati
lotu zidatela
kate motz eta astun batez.
Gero arrano bihurtuko nintzanean
kaiola hautsita aldegingo
nuen beldurrez,
libro nintzela sinistarazi
nahi zidaten,
Kaiolako ateak,
Kaiolako ateak iriki zizkidaten,
bainan hanka harkaitz bati,
Kaiolako ateak iriki zizkidaten
bainan hanka harkaitz bati lotu zidaten.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zein da abestiak isaltzen edo salatzen duen egoera?
  • Bilatu irudi bat abestiaren lagun egokia izango litzatekeena.
OTOITZA

Aita:

Jesus, zure semea, bezala

aske izan nahi dut

zure gogoa nigan bete dadin.

Aske sortu ninduzun,

inork eta ezerk ez nazala lotu.

Lagun iezadazu ni

menderatzaile izan ez nadin.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!