EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 16 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETA/ DBH/Urriak 16: Elikaduraren Munduko Eguna

Gaur urriaren 16a da, ELIKADURAREN MUNDUKO EGUNA

Elikaduraren Munduko Egunaren helburua da herrialdeak munduko elikadura-arazoaz kontzientziatzea eta gosearen, desnutrizioaren eta pobreziaren aurkako borrokan solidaritatea indartzea. Egun hau Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAOk) ezarri zuen, 1979an, eta FAO erakundea bera 1945ean sortu/fundatu zen egunarekin bat dator. 1980an, Biltzar Nagusiak Eguna gordetzea bultzatu zuen, “elikadura gizateriaren biziraupenerako eta ongizaterako betekizuna eta funtsezko giza beharra delako”

 

Gogoetarako
Gaur egun, munduan, 870 milioi lagunek desnutrizio kronikoa jasaten dute. Garapen-eredu jasanezinak ingurumen naturala andeatzen eta gure etorkizuneko hornidurarako beharrezkoak izango diren ekosistemak eta biodibertsitatea mehatxatzen ari dira.

Elikadura-sistema inguruak, pertsonek, erakundeek eta nekazaritzako produktuak ekoizten, lantzen eta kontsumitzailearengana eramaten dituzten prozesuek osatzen dute. Malnutrizioari aurre egiteko, beharrezkoak dira neurri integratuak eta  interbentzio osagarriak nekazaritzan eta elikadura-sisteman, baliabide naturalen antolamenduan, osasun publikoan eta hezkuntzan, baita eremu politikoetan ere.

Nolakoa izan behar du elikadura-sistema jasangarriak? Hel gaitezke horretara gaur egungo egoeratik? Zerk aldatu behar du guk bide horretan aurrera egiteko? Aurtengo Elikaduraren munduko Eguna aukera ona dugu galdera hauek eta beste zenbait planteatzeko, eta nahi dugun etorkizuna sortzen laguntzeko.

OTOITZA

Biabliatik (Mt 25, 35-40)
“Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”. Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?” Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”.

 

Baliabidea: https://www.youtube.com/watch?v=JxtMcPnFJ94

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!