EGUNEKO DATUAK
osteguna, 17 de urria de 2024
URRIAK 17, POBREZIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA
POBREZIAREN ESKANDALUA

Mundu osoan, 783 milioi pertsona inguru bizi dira nazioarteko pobreziaren atalasearen azpitik, eguneko 1,25 dolarrekin.

Eta askok ez dute elikagairik, edateko urik eta saneamendu baliabide egokirik, Nazio Batuen Garapenerako Programako datuen arabera (NBGP).

Pobrezia ez da gai ekonomiko bat bakarrik:

  • Diru sarrera falta gisa soilik begiratzeari utzi behar diogu.
  • Dimentsio anitzeko fenomenoa da, eta, gainera, duintasunez bizitzeko oinarrizko gaitasunik eza.
  • Premiazko giza eskubideen arazoa da: eskubide zibil, politiko, ekonomiko sozial eta kulturalak urratzen dituzte. Egoera honetan bizi diren pertsonak haien duintasuna eta berdintasuna ukatua aurkitzen dute.
  • Honenbestez, pobrezia murriztu eta desagerraraztea gizarte guztien betebeharra da.

1987ko urriaren 17an, Joseph Wresinski apaizak -giza eskubideen eta muturreko probreziaren arteko lotura ebidentzian utzi zuen lehenetarikoa izan zena- gaitz honen kontra egiteko borrokarako deia egin zuen, Muturreko Pobrezia Gainditzeko Munduko Eguna ospatzera animatuz…

eta 1992tik, urriaren 17an Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen dugu Nazio Batuen Erakundean onartu zen bezala.

“Baztertuenekin bat egitea, giza eskubideak eta duintasuna denek errespetatuko dituzten mundu bat eraikitzeko”.

Agenda 2030ak erakusten digu denek egin dezakegula zerbait pobreziaren kontra. Garapenerako lehen helburuak pobrezia desagerrarazteko eta pertsona guztien duintasuna lortzeko lan egitera gonbidatzen gaitu.

 

 

Begira ezazue ondorengo bideoa:

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zer egin dezakezu jendeari arreta deitzen ez dien pertsonengatik…ikusezinengatik?

OTOITZA

Jesus lagun

“Elkarrekin Hobe” egoten jarraitu nahi dugu…

Gure aukera berdinak ez dituzten pertsonei lagunduz,

batzuetan ikusezinak izango balira bezala tratatzen ditugu eta.

Amen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!