EGUNEKO DATUAK
osteguna, 17 de urria de 2024
URRIAK 17, POBREZIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA
IREKI BEGIAK

Zure eskolako agendan begiratzen baduzu ikusiko duzu urriaren 17a “Pobrezia Desagerrarazteko Eguna” dela.

 

Zure inguruan ikusten al duzu pobreziarik? Edo, munduaren hegoaldeko herrialdeetan bakarrik ematen da? 

Zein da egoera hauen aurrean zure lehen sentimendua? Beharbada logura, indiferentzia, nekea, axolagabetasuna, gogo falta...; edo alderantziz: interesa, konpromisoa, erakargarritasuna... 

Gutxienez hausnarketa pixka bat merezi duen gaia dela uste dut, eta horixe egingo dugu!

 

Frantzisko Aita Santuak esaten digu: “Ezin da onartu janaria botatzea gosea pasatzen duen jendea dagoenean” 

Hau da, batzuk hainbeste…eta besteek hain gutxi. Hausnarketa egiteko pistak ematen dizkizu? Eta ekintzara pasatzeko?

 

 

Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna NBEk aldakarrikatu zuen 1992an. 

Baina ospatu zen lehen aldia 1987an izan zen, Parisen. 100.000 pertsona baino gehiago bildu ziren Trocadero plazan, pobreziaren, gosearen, indarkeriaren eta beldurraren biktimen omenez giza eskubideen eta askatasunaren alde manifestatzeko.

Deialdia Joseph Wresinskik antolatu zuen, ATD Cuarto Mundo Nazioarteko Mugimenduaren sortzaileak. Azken horrek kanpaina hau antolatu zuen eta hasiera batean Muturreko Pobrezia Gainditzeko Mundu Eguna deitu zena ospatu nahi izan zuen.

Eta zuk, begiak irekitzen al dituzu kaletik zoazenean? Ikus esazu ondoko bideoa…

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zer egin dezakezu jendeari arreta deitzen ez dien pertsonengatik…ikusezinengatik?

OTOITZA

Jesus lagun

“Elkar zaindu eta elkarrekin mundu hobe bat sortu” nahi dugu…

Gure aukera berdinak ez dituzten pertsonei lagunduz,

batzuetan ikusezinak izango balira bezala tratatzen ditugu eta.

Amen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!