EGUNEKO DATUAK
ostirala, 18 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETA/DBH/Urria/Ostirala/III

Zeruaren mugagabetasunean Ilargia bizi da; triste sentitzen da gauetan bakarrik ikusten delako.

Egun batean, zeruko izarrek, bat eginda, zera galdetu zioten ilargi tristeari: 

-Zergatik hain triste?

-Gauetan bakarrik ateratzen naizelako… eta iluntasunean atera ere. Ez uste gauza dibertigarria denik.

-Baina gu, izarrok, zure inguruan gaude, zure lagun gara; ez zaude bakarrik. Gainera, zure eraginez gauak erromantikoak dira; zuri esker, eguzkiak laguna du eklipseetan, eta zu zaudelako alaiak dira gauak, inguruko guztiari argi ematen baitiozu. 

Ilargia poztu egin zen izarrek hainbestean baloratzen zutelako, eta ulertu zuen bere presentzia garrantzitsua zela besteentzat; hortaz, ohartu zen oso izaki berezia zela.

 

Begira diezaiegun egunero gure ingurukoei … eta inor triste ikusten badugu, hurrera gakizkion animatzera. Denak gara garrantzitsuak eta inork ez du balio besteak baino gehiago. Poztu zaitez beti pertsona bakoitzean aurkitzen duzun onagatik.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALAK:
https://youtu.be/EwFcL9opww8?si=3v2yoDKiNceHJMa3

(Ilargia- Pixar)

OTOITZA

EBANJELIOTIK:
“Orotan erakutsi izan dizuet, horrela behar dela lanean saiatu gauza ez direnei laguntzeko. Jesus Jaunaren hitz haiek gogoratuz: “Zorion gehiago du emateak hartzeak baino” (Eg 20,35).

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!