EGUNEKO DATUAK
larunbata, 19 de urria de 2024
74 KANDELA, PAKEAREN ALDE

1945eko urriaren 25ean, II. Mundu Gerra amaitu zenean,  51 herrialdek, San Frantziskoko hirian, Nazio Batuen Erakundea (NBE) fundatu zuten, Nazio Batuen Gutuna sinatuz. Atzo, beraz, 74 urte bete zituen.

Nazio Batuen Erakundea (NBE) nazioarteko erakunderik handiena da gaur egun. Definizioa: Gobernu globaleko elkartea, Nazioarteko Zuzenbidean, nazioarteko bakean eta segurtasunean, garapen ekonomiko eta sozialean, gai humanitarioetan eta giza eskubideetan… herrialdeen arteko lankidetza errazten duena. 

Historian zehar gogor kritikatu dute erakundea; batzuetan, arrazoi osoz, askok erakundearen egiazko eraginkortasuna zalantzan jartzen baitute. Zenbait aldiz eskandalu handietan ere nahasi da. Hala ere, nazioarteko zenbait gatazkatan dugu, bakea ziurtatzeko bake-indar gisa.

 
GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bazegoen behin Diogenes, kale-mutur batean, geldi eta barre-algaraka.

-       Zeri barre? –galdetu zion bidezko batek-.

-       Gizakiaren jokabide ganorabakoari. Ikusten duzu kalearen erdian dagoen harri hori? Goizean goizetik hona iritsi naizenetik, hamar lagunek egin dute harriarekin behaztopa; ondoren, maldizioka hasi dira, baina batek ere ez du, besteek behaztopa egin ez dezaten, harria bidetik kendu.


Ikusi duzu inoiz egoera bidegaberik edo abusuzkorik? Egin zenezakeen zerbait hura konpontzeko? Nola jokatu zenuen? 

 
OTOITZA

Baliabidea: http://www.youtube.com/watch?v=UsijKtyDVk0

Bibliatik (San 4,1-3)
Nondik sortzen dira zeuen artean dituzuen borroka eta haserreak? Ez ote zuen baitan borrokan dabiltzan grina txarretatik? Zerbait irrikatu eta eskuratu ezin duzuenean, hil egiten duzue; zerbait gutiziatu eta lortu ezin duzuenean, haserretu eta borroka egiten duzue. Lortzen ez baduzue, Jainkoari eskatzen ez diozuelako da. Eta eskatu eta hartzen ez baduzue, gaizki eskatzen duzuelako da, zeuen grina txarrak asetzeko.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!