EGUNEKO DATUAK
igandea, 20 de urria de 2024
DOMUND IGANDEA

Gaur igandea, urriak 20, DOMUND (DOmingo MUNDial por las Misiones – Misioen aldeko Igandea) ospatzen da.

https://www.omp.es/domund/

 

CorrePorElDomund #Domund2021 #OctubreMisionero
Domund 2021: "Cuenta lo que has visto y oído"

https://youtu.be/biHK361IlqA

(Goizeko Gogoeta ez den beste momentu luzeago bat hartu daiteke bideoa ikusteko)

 

Kanpainak gogorarazten digu gure bizitzan Jesusen lagun/adiskide izan behar dugula eta ahal dugun guztian lagundu behar diogula. Nola? Pertsona guztiak maitatuz, guretik/daukagunetik utziz eta emanez, triste dagoena kontsolatuz eta animatuz. Hori da misiolariek egiten dutena, eta zu horietako bat izan zaitezke.

Gaur, bereziki, misiolariak dakartzagu gogora. Jesusen maitasun-mezua zabaltzearren eta besteei laguntzearren, dena uzten dute eta beste herrialde batzuetara joaten dira misiolariak. Horiek bai direla heroiak, beren bizitza besteak zoriontsu egiten ematen baitute.

Gaur, gure otoitzean, misiolarien alde eskatuko dugu, euren lanari poztasunez eutsi diezaioten. Misiolarien lanaren eta ahaleginen hartzaileen alde, laguntza eta babesa aurki ditzaten. Gure alde, gaur eta hementxe, gure otoitzaz, diruaz eta jokaera onaz, misiolari bihur gaitezen.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

EBANJELIOTIK:

Bibliatik (Mt 5, 13-16)
Zuek zarete munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, botatzeko baizik eta jendeak zapaltzeko. Zuek zarete munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria. Kriseilua ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik, etxeko guztiei argi egiteko. Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten.

 

BALIABIDE DIGITALAK:
http://www.youtube.com/watch?v=z5eSMYFNtRk

(ez dago heroirik)

"No podemos callar"-Flor y Jor (2021)

https://www.youtube.com/watch?v=edySIfVnPjc 

 
OTOITZA

OTOITZA:

Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, bihotz-bihotzez,
besteez arduratzen den jendearengatik,
hainbeste jenderi laguntzen eta Jesusen mezua eramaten dioten misiolariengatik,
daukatenetik emateko gauza direnengatik,
besteei egoismorik gabe begiratzen dietenengatik,
nonahi poztasuna ereiten dutenengatik.

Tira, sentimendu on hauen laguntzaz, DOMUNDen aste honen bukaeran, misiolari guztien alde eta misiolari hauek zaintzen dituzten ume pobreen alde otoitz egingo dugu, kristauen otoitz ederrena esanez: GURE AITA...

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!