EGUNEKO DATUAK
osteguna, 17 de urria de 2024
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
URRIAREN 17A
URRIAK 17, POBREZIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA
Haur Hezkuntza - LH 1-2
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Urriaren 17a, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna ospatzen da gaur. Pobrezia Zero plataformak hainbat ekimen antolatzen ditu gure herri eta hirietan baina Proyde-Proegak egiten duten lana azpimarratu dezakegu haurrentzat gertuagokoa delako.

Proposatzen den bideoan munduko gosea amaitzeko gertuko nekazaritzak izan dezakeen indarra azpimarratzen da. 

Badakizu mundua oso handia dela eta herrialde askotan pertsonak pobrezia egoeran bizi dira tamalez. Gure inguruan ere badaude egunero ondo jateko zailtasunak dituztenak.

 

Gaurko egunez, pobrezia egoerak desagerrarazteko denon artean lan egin behar dugula gogoratu nahi dugu. Ondorengo bideoak pista batzuk emango dizkigu:

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Badaude gose direnei edo beharra dutenei laguntzen aritzen diren pertsonak, ezagutzen al duzue norbait?

Gure ikastetxean badugu Proyde-Proega izena duen erakundea eta pertsona denok ondo bizitzeko lan egiten du, entzun duzue Proegari buruz hitz egiten?

OTOITZA

Zeruko Aita,

bedeinkatu, guk jateko denetik dugun bitartean,

gosez hiltzen direnak.

Baldintza txarretan bizi diren guztiei

gure laguntza eskaini nahi diegu.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!