EGUNEKO DATUAK
larunbata, 19 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX 1/urriak/III/igandea
Nor da handiena?

Aldi hartan, Santiagok eta Joanek, Zebedeoren semeek, Jesusengana hurbildu eta esan zioten: «Maisu, eskatuko dizuguna Zuk guri egitea nahi genuke». Jesusek galdetu zien: «Zer nahi duzue, bada, Nik zuei egitea?». Eta haiek: «Eser gaitezela bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean, Zu zeure aintzara iristean». Jesusek esan zien: «Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete Nik edan behar dudan kaliza mingotsa edateko, edo Nik murgildu behar dudan uretan murgiltzeko?». «Bai, gauza gara!», erantzun zioten. Jesusek, orduan: «Nik edan behar dudan kaliza mingotsa, bai, edango duzue, baitaNik murgildu behar dudan uretan murgilduko ere; baina nire eskuin- ezkerretan esertze hori ez dago nire esku inori ematea; Jainkoak norentzat duen prestatua, hari emango zaio». Beste hamarrak, hori entzutean, haserre jarri ziren Santiagoren eta Joanen aurka. Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrien buruzagiek mendean hartzen dituzte herriak eta handikiek beren agintea ezartzen diete. Ez du horrela izan behar zuen artean. Zuen artean handi izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari, eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi denen morroi. Gizonaren Semea ere ez baita zerbitzatua izatera etorri, zerbitzari izatera baizik, eta bere bizia denen alde ordainsari ematera». (Mk 10, 35-45)

 

Jesusek kontraproposamen bat egiten du: «zerbitzariaren» zeregina onartzea eta zapalkuntzaren dinamikaz beste muturrean jartzea

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Modu asko daude boterea eragiteko (pertsona batek beste batengan edo talde batetan erabakiak hartzeko gaitasunaz ari gara). Jar itzazu adibideak.
  • Ministro hitza latinezko "minister"-etik dator. (Jainkoaren)  zerbitzari esan nahi zuen. Botere eragileak zerbitzari al dira?
OTOITZA

Jauna, ez dizut ez distirarik
ez garaipenik eskatzen,
ez ospea, ez aintza, ez boterea.

Har dezadala, eguneroko mugen barruan,
zure haize leuna, zure grazia, zure hitza, zure borondatea
opari zoragarri bat bezala
bizi ahal izateko.

Ireki nire begiak, eta sentiarazi nazazu
nire ondoan nekatuak, akituak, tristeak, gaixoak,
hautsiak,
ibiltzen diren
anai-arreben beharrak.

Ez nazazu
ondo geratzearen tentazioan
erortzen utzi,
eraginkortasuna bilatzearena,
nire jarrerak justifikatzearena,
zuretzat diren meritu engainagarriak pilatzearena.

Gidatu nire urratsak zure bidexketatik,
nahiz eta nik gogor egin honi.
Irabaz iezadazu partida,
ez kasurik egin nire protestei.
Emaidazu behar dudana,
nahiz eta nik eskatu ez izan.

(Florentino ULIBARRI/Itzulpena: Itziar Errandonea / https://otoi.eus/2024/04/15/ez-dizut-handitasunik-eskatzen/)

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!