EGUNEKO DATUAK
asteartea, 22 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX2/urriak/IV/asteartea
Pobre izatea zertan den

Joan den astean, Pobrezia Ezabatzeko Mundu Eguna izan zen. Hemen duzu Interneten toki askotan aurki dezakezun ipuina pobreziari buruzkoa.

 

Eroso bizi zen familia bateko aitak, haren semeak pobre izatea zer den jakin zezan, mendian pare bat egun pasatzeko eraman zuen nekazari familia batekin. Hiru egun eta bi gau igaro zituzten landako etxean.
Kotxean, hirira itzultzen ari zirelarik, semeari galdetu zion:
– Zer iruditu zitzaizun esperientzia? -
– Beno  -erantzun zuen semeak, urrutira begira-.
– Eta zer ikasi duzu? -ekin zion aitak.
Semeak erantzun zuen:
1.- Guk txakur bat dugula eta haiek lau.
2.- Guk ur geldiko igerileku bat dugu, lorategiaren erdira iristen dena, eta haiek amaierarik gabeko ibai bat dute, ur gardenezkoa, non arraintxoak eta beste edertasun batzuk dauden.
3.- Ekialdeko linternak inportatzen ditugula gure lorategia argitzeko, haiei izarrekin eta ilargiarekin argitzen zaien bitartean.
4.- Gure patioa hesiraino iristen da, eta haiena horizonteraino.
5.- Guk gure janaria erosten dugula haiek beraiiena ereiten eta jasotzen duten bitartean.
6.- Guk CD 'ak entzuten ditugu. Txori, periko, igel, apo eta beste animalia txiki batzuen sinfonia betierekoa entzuten dute.
7.- Guk sukalde elektrikoan kozinatzen dugu baina haiek jaten duten guztiak egur-sutegiaren zapore loriatsu hori du.
8.- Gure burua babesteko, harresi batez inguratuta bizi gara, alarma eta guzti duena. Ateak zabalik bizi dira, auzokoen adiskidetasunak babestuta.
9.- Gu mugikorrera, ordenagailura, telebistara konektatuta bizi gara. Horiek, ordea, bizitzarekin, zeruarekin, eguzkiarekin, urarekin, mendiko berdearekin, animaliekin, ereiteekin eta familiarekin konektatuta daude.
Aita txundituta geratu zen semearen sakontasunarekin, eta orduan semeak bukatu zuen:
– Eskerrik asko aita, erakutsi didazulako zein pobreak garen!
Gero eta behartsuago gaude espirituaz eta naturarekiko estimazioaz.
EDUKI, EDUKI, EDUKI ETA GEHIAGO EDUKI da gure leloa IZATEAZ kezkatzea baino.

 

https://www.youtube.com/watch?v=2zXL7K-BEB0

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Nola sentitu zara pobre zarela entzun duzunean?

OTOITZA

Zuk esan zenigun Jesus "orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago da, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino".

Guri ordea munduko ondasunen bila joaten zaigu bizitza eta bilatutakoa pilatuz.

Ahaleginak egin nahi ditut bizitzeko beharrezkoa dudana soilik bilatzeko eta daukadana besteekin elkarbanatzeko.

Emaidazu zure argia eta zure indarra.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!