EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 23 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETA/DBH/Urria/Asteazkena/IV
Irizpide propioa izatea bidegabekeria salatzeko.

Besteei arrazoia ematen jakitea gauza ona eta positiboa da, eta gainera sen onekoa. Gutariko inor ez da egia osoaren jabe; ez dakigu dena, hortaz, batak besteagandik ikas dezakegu.

Baina bada inoiz irizpide propiorik ez duenik ere, hau da, aurkakoa pentsatuta ere, beste batzuek esaten dutena ontzat ematen duenik. Gauza bat da besteen iritziak onartzea, eta beste bat, oso desberdina, irizpide propiorik ez izatea. Norberaren balioak eta printzipioak oso garrantzitsuak dira, eta jakin behar da, besteen aurrean, horiei tinko eusten. Uste badugu zerbait ondo ez dagoela, guretzat edo inorentzat kaltegarria dela, esateko edo adierazteko gauza izan beharko genuke, besteei amore eman gabe.

Iritzi asko entzuten ditugu egunero, eta ematen du denak direla baliodunak, guztiek dutela balio berbera… eta hori ez da beti egia. Ez dute berdin balio gai baten inguruan horretan adituak ematen duen iritziak eta edozein pertsonaren ahotik entzuten dugun usteak. Eta maiz gertatzen da hori: edozein iritzi da ona, “telebistan entzun  dudalako”  edo “artista honek edo futbolari hark esan duelako”.

Bestalde, jendeak arazoei konponbide/irtenbide berriez aurre egiteko kemenik izan ez balu, gizarteak ez zukeen aurrera egingo. Esaterako, giza eskubideen alde borrokatu izan ez balitz, iraungo lukete oraindik esklabotasunak eta gizarte-egoeragatiko, gizonen eta emakumeen arteko eta legearen aurreko desberdintasunek.

 

Gaurko mundu honetan gauza asko aldatu behar dira oraindik; ez daukagu dagoenarekin zertan konformatu. Gure ikasgelan, gure eskolan, egoera bidegabeak suerta daitezke. Zergatik egonean utzi?

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETArako: Zein da nire jarrera nire inguruko egoera bidegabeen aurrean? Zer egin dezaket horiek aldatzeko?

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA:

Estamos corriendo por la vida, en vez de vivirla:

https://youtu.be/zek8K7lESM4

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!