EGUNEKO DATUAK
osteguna, 24 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETA/DBH/Urria/Osteguna/IV
Gure zaborra kutsadura-iturri eta birziklatzearen ardura.

Gizakiok eragiten ditugun kutsadura-iturrietatik handienetariko bat geure zaborra da. Ziur nago lagundu duzuela eguneko erosketak ateratzen eta gordetzen; konturatuko zineten zenbat paper, plastikozko poltsa, kaxa eta bilgarri bota behar ditugun. Erosten ditugun produktuetatik askok gehiegizko enbasatua dute eta honek behar ez den zabor-kopuru handia eragiten du. Sarritan patata-poltsa txikiak poltsa handiagoan sartuta datoz. Janari aurrekozinatuak kartoizko ontzian, plastikoan bildutakoan, saltzen dira… Material hau alferrik gastatzea, jakina, ez da beharrezkoa… eta alde batera utzi daitekeen ohitura da.

Ematen du pilula batzuen ontzia edo postontzian aurkitutako publizitate-orriak huskeria direla, baina behar ez diren ontzi eta publizitate-orri guztiak kenduko bagenitu, askoz ere zabor-tona (milioiak) gutxiago sortuko lirateke eta, aldi berean, produktua merkeagoa izango litzateke. Eta, gainera, ziur zuhaitzen mozketa gutxituko litzatekeela.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETArako:
Zer egin dezakegu? Guztiok dakigu material erabiliak birziklatzen nola lagundu. Eta kontzientziatu samar gaude. Horregatik, proposatzen dizuegu ekokontsumitzailearen urrezko hiru arauak, murriztu, berrerabili, birziklatu, egunean-egunean nola gauza ditzakegun  konkretatzeko.

GAURKO ESALDIA: “Jainkoaren sorkarietatiko edozein errukiaren eta gupidaren babesetik baztertuko lukeen gizakirik baduzu, lagunekin berdin jokatuko duten gizakiak izango dituzu” (S. Frantzisko Asiskoa)

OTOITZA

BALIABIDEA: Michael Jackson: “Earth Song”, youtuben.

https://www.youtube.com/watch?v=VPVaFvFfAyk

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!