EGUNEKO DATUAK
ostirala, 25 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETA/DBH/Urria/Ostirala/IV

Nazio Batuen erakundearen barruan 1972an egindako bilera garrantzitsu batean, Hirugarren Munduaren azpigarapena eragiten duten arazo ekonomikoak aztertu ziren. 

Azterketa ekonomiko sakonen ondoren, ondorio hau atera zuten: herrialde aberats eta garatu guztiek, urtearen buruan lortutako aberastasunetik, 10 eurotik 7 zentimo garapen-bideko herrialdeei laguntzeko erabiliko balituzte, herrialde horien osasun- elikadura- eta eskola-arazo asko konponduko lirateke.

Ematen zuen konponbide ona zela iparralde aberatsaren eta gero eta arazo handiagoak dituen hegoaldearen arteko desberdintasunak gutxitzeko edo leuntzeko. Hala ere, herrialde askoren “eskuzabaltasuna” Nazio Batuek gomendatutako 7 zentimo hauen azpitik geratzen da. Herrialde gutxi batzuek %0,7 horren gaineko laguntzak ematen dituzte: Saudi Arabiak, Norvegiak eta Holandak, besteak beste. Baina herrialde aberats gehienek 0,7tik beherako kopurua ematen dute; Frantziak eta Kanadak 0,5 ematen dute; Estatu Batuek, 0,2; Portugalek, 0,19 eta Espainiak, 0,15.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETArako:
Laguntza urriko egoera hau ez dadila izan gutariko bakoitzaren solidaritatearen eta eskuzabaltasunaren erakusgarri. Ohartu eta buruan sartu behar dugu guztiok ontzi batean eta helbide bati loturik gaudela eta batzuen eta besteen arteko desberdintasun larriak guztiontzat, baita euren egoismoaz besteen beharrak ahazten dituztenentzat ere, arazo bihurtzen direla.

GAURKO ESALDIA:  “Besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei: horretan datza Liburu santuek irakatsia” (Mt 7, 12)

OTOITZA

OTOITZA: Gure Aita errezatuko dugu.

BALIABIDE DIGITALA: BRAVE (INDOMABLE)

https://youtu.be/1Mhz5jcHcHo

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!