EGUNEKO DATUAK
astelehena, 28 de urria de 2024
BOKAZIOA: Pertsona izate norabidetza 1
Egun on! Aste berezi berri honetan gurekin ez daudenak gogoratuko ditugu eta lehenago iluntzen duenez, eguna "motzagoa" dela iruditzen zaigu. ARDURATSUA NAIZ!!! Bizitza bihotzetik ikusten dut!
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

BOKAZIO ASTEAN aurkitzen gara. Arduratsuak izan behar gara eta horretarako bizitza bihotzetik ikusi behar dugu. Zertarako? Norentzat? Norekin? Jendearen aurrean nola aurkezten gara…? Zer lortu nahi dugu bizitzan...? galdera guzti hauetaz gogoeta egiteko parada aste honetan… 

GAITASUN GARATZEA

Hartz batek bizitza osoa 6 metroko kaiola batean igaro zuela kontatu zidaten. Jaio zenetik bere gartzelaren barrak izan zituen begien aurrean. Baina, egun batean, nagusiak bizimodu hura animaliarentzat ona izango ote zen galdetu zion bere buruari eta aske uztea erabaki zuen; mendira eraman zuen bertan uzteko asmoz. Kaiolatik atera zuenean hartzak ez zituen alde batera zein bestera sei metro baino gehiago egin, kaiolak neurtzen zituen metro berak hain zuzen. Ohiturak eta ekimen faltak edozein ahalegin egiteko edo edozein erabaki hartzeko gaitasuna kendu zioten.

Zenbat aldiz gertatzen ote da gauza bera pertsonekin ere! Gaitasun handiak izan arren, gaitasun horiei probetxu ateratzen ez dakien jende asko dago eta alferrik galtzen dira.

-Atsegin ditugun gauzak egiten al ditugu soilik?

-Ahal dugun guztia egiten saiatzen al gara

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: 

LH - ZER DEN BIZITZA? Go!azen

https://www.youtube.com/watch?v=oMtIbeXMP2o

 

 

OTOITZA 

Lehenbizi besteengan pentsatzen dugunean...
Besteez arduratzen garenean...
Behar duenari laguntzen diogunean...
Ondoan dugunaz oroitzen garenean...
Gure ondasunak banatzen ditugunean...
Sufritzen ari direnen ondoan gaudenean...
Gure denbora beste batzuen onurarako erabiltzen dugunean...
Gutxien dutenen egoera hobetzeko lan egiten dugunean...

Zoriontsuak izaten garenean …

Bizitza osotasunez bizi dugunean …
Jesus bizi izan zen bezala bizi gara …

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!