EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 30 de urria de 2024
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
BOKAZIOA: Pertsona izate norabidetza 3
GG/LH/Urriak/V/Astelehena
Bakea

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.


Egun on:
Aste arraro honetan, igandean ordu bat gehiago lo egin eta gero, mezu garrantzitsu bat jasoko dugu, agian Jesusek
ematen dizkigun mezuetatik inportanteena:
Behin, Jesus bere lagunekin zegoen eta batek galdetu zion:
-Zer egin behar dugu zoriontsuak izateko?
Hark erantzun:
–Maita ezazu Jauna, bihotz-bihotzez, gogo osoz, indar guztiz eta adimen guztiz. Eta lagun hurkoa zeure burua
bezala.
Egun hauetan denon artean bakea bilatu eta eraiki behar dugu, ea gai garen:
BAKEA BILATZEN


Behin batean errege batek sari handia eskaini zuen margolan batean bake perfektua irudikatzea lortuko zuen
artistarentzat. Artista asko saiatu ziren. Erregeak, margolan guztiak ikusi eta miretsi ondoren, bi bereizi zituen.
Lehenengoan oso laku geldia eta barea agertzen zen. Lakua ispilu perfektua zen, inguruko mendiak islatzen zituen
ispilua. Mendien gainetik oso zeru urdina ikusten zen, laino zuri leunez. Margolan hau ikusi zuten guztiek irabazlea
izango zela uste zuten, bake perfektua erakusten baitzuen.
Bigarren margolanak ere mendiak zituen. Baina mendiok aldapatsuak eta harritsuak ziren. Mendien gainetik zeru ilun eta
bortitz beldurgarria ageri zen, eta zaparrada gogorra, tximista eta guzti, dena bustitzen. Menditik behera bitsez
gainezka zetorren uharrak burrunba egiten zuela zirudien. Honek guztiak, egia esan, ez zuen bakerik iradokitzen.
Baina erregeak, margolanari arreta handiz begiratu zionean, ikusi zuen ur-jauziaren atzean, haitzaren arrakala batean,
zuhaitz txiki bat. Zuhaixkaren adartxoetan, habia. Eta ur-jauzi bortitzaren burrunba-hotsaren erdian, txoritxoa lasai
habiaren barruan...
- Bake perfektua?
- Zein izango zen, zure ustez, margolan saritua?
Erregeak bigarrena aukeratu zuen. Badakizu zergatik? Hona hemen Erregearen azalpena:
“Bakea ez da zaratarik gabeko, arazorik gabeko, lan gogorrik gabeko edo minik gabeko lekuan egotea. Bakeak esan nahi
du, horiek guztiak diren lekuan egon arren, gure bihotzaren barrenean lasai egotea. Horixe da bakearen egiazko
esanahia”.


OTOITZA:
ZORIONEKOAK behartsuak,
haiena baita Jainkoaren Erreinua.
ZORIONEKOAK triste daudenak,

Jainkoak alaitasuna emango baitie.
ZORIONEKOAK bihotz-garbiak,
Jainkoa ikusiko baitute.
ZORIONEKOAK bakearen alde lan egiten dutenak,
Jainkoak seme-alabatzat hartuko baitu,
Jainkoaren antzeko baitira.


Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=6sKu3MrpVyA Bakea (ABESTIA)


LA SALLEKO JOAN BAUTISTA ... OTOITZ GURE ALDE!
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!!! BETI!!