EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 27 de azaroa de 2024
ASTELEHENA, aste berria
Haur Hezkuntza
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Ikastetxe bakoitzak astelehenetako harrera egiteko erabiltzen duen dinamika mantendu dezake. Honako hau eredu sinple bat da.

Asteburu polita igaro izana espero dut! Gaur aste berri bati hasiera emango diogu elkarrekin baina, lehenik eta behin, elkarri kontatutako diogu asteburuan egindako-bizitako zerbait eta pozik sentiarazi gaituena.


Beharbada egongo da bere bizipenak partekatu nahi ez dituen norbait, lasai egon, hurrengo batean aukera izango duzue.


Ea ba, nork nahi du hasi?

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Norekin bizitu zenuen momentu hori?

Zure ingurukoak ere pozik zeuden momentu-ekintza horretan?

OTOITZA

Eskerrik asko, Jauna, egun berri hau eman diguzulako.

Eskolan lanean eta jolasean pasatuko dut eguna.

Egon zaitez nire ondoan,

ipuina entzuten ari naizenean,

jolasean nabilenean,

abesten ari garenean.

Izan dadila Zuretzat pozgarri

egiten dugun gauza oro.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!