EGUNEKO DATUAK
osteguna, 28 de azaroa de 2024
GABONETAKO ZUHAITZA
Haur Hezkuntza GG_P2 Gabonak_3
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Gelan gabon giroa sortzen hasiko gara. Gabonetako elementu garrantzitsu bat abiapuntu bezala hartuz (gabonetako zuhaitza) pertsonen eskuzabaltasunaz hitz egingo dugu.

Gabonak datozenez eskola apaintzen hasi behar dugula esango diegu haurrei. Denen artean nola apaindu dezakegun erabakiko dugu. Etxea apaintzen duten eta nola apaintzen dutenari buruz ere hitz egin dezakegu. Ondoren bideoa jarriko diegu.

https://youtu.be/gOTDwClxupk 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gabonetan zuhaitza jartzen duzue etxean?

Nork jartzen du?

Apaintzen laguntzen duzue?

Gabonetan Familia biltzen zarete afaltzeko edo bazkatzeko?

Afariak eta bazkariak berdinak edo desberdinak izaten dira?

OTOITZA

Etxean gabonetako marrazki bat egiteko eskatuko diegu eta hurrengo egunean gelakide bati oparituko diote.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!