EGUNEKO DATUAK
asteartea, 3 de abendua de 2024
ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA-DBH
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Non eta noiz gertatu zen, lehenengo aldiz eta ofizialki, euskara batuaren sorrera?

1968. urtean sortu zen ofizialki euskara batua Arantzazuko biltzarrean, baina baditu horrek aurrekari batzuk: hain justu ere, lau urte lehenago euskaltzale batzuek batasunaren oinarriak finkatzeko egindako lana, Baionako Euskal Idazkaritza erakundearen baitan. 1964. urtean aurkeztu ziren hango erabakiak Baiona’ko Biltzarraren Erabakiak izeneko txostenean.

1968. urtean Arantzazun (Gipuzkoa) egin zen Euskaltzaindiaren VII. Biltzarrean, Mitxelena buru zuen batzorde teknikoak Baionako erabaki horietan oinarritutako txostenak aurkeztu zituen, eta orduan abiatu zen euskara batua: hain zuzen ere, idazteko arau gidari batzuk eman edo gomendatu zituenean Euskaltzaindiak [Euskera, XIII. zenbakia, 1968]. (Euskaltzaindiaren web orritik)

Abenduaren 3an, mundu mailan, Euskararen Nazioarteko eguna da eta horregatik, gure hizkuntza euskara dela gogoratzeko egun berezia izango da eskolan. Ekintza batzuk egingo ditugu baina gogoratu hizkuntza egunero eta une oro erabili behar dela, ez ekintza jakin hauetan bakarrik. Beraz, ea saiatzen garen beti entzuten, eskolan nahiko ahazten ari zaigulako.

Baina zergatik ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an?

1949. urtean Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zuen baina 1995. urtean instituzionalizatu zuten Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak.

Euskararen Eguna guztiz lotuta dago Xabierko Frantzisko deunarekin. 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.

Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat herrialdetan ere ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna.

Honekin batera, Nafarroako eguna ere ospatzen da.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Begira begira...

 

BARRE LIBREA:

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/barre-librea/bideoak/osoa/7936320/bideoa-kepa-errasti-euskaldun-askok-gazteleraz-aritzeko-dugun-konplexuaz/

 

 

MATERIAL GEHIGARRIA (Egunean zehar edo aurrerantzean erabiltzeko edo proposatzeko materialak)

Euskarazko serie eta filmak: PRIMERAN kanala

https://primeran.eus/

 

 

 

 

 

OTOITZA

Euskararen ABESTIAK:

IRTEN ARMAIRUTIK: EUSKAL ABESTIEN MARATOIA:

https://euskararenmaratoia.eus/kantak/

 

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!