EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 4 de abendua de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/ETAPA GUZTIAK/ABENDUALDIA-I
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On, lagun On!

Azken txanpa hasiko dugu, gutxi falta da, laster lehenengo hiruhilabetekoa bukatuko da, txostenak eta … iritsiko dira, baina batez ere Jesus iritsiko da, gero ere Olentzero, Mari Domingi, Erregeak eta koadrila osoa.

 

Abendualdiko mezuak garbitasunari buruz hitz egiten du, bidea prestatu behar dugu, gauzak guretzat eta besteentzat errazagoak egin behar ditugu.. Pandemiarekin kokoteraino gaude, eskuak garbitu, mahaiak desinfektatu, distantziak mantendu, muxurik ez eman,…  hau dena oso beharrezkoa da, baina Abendualdiaren mezua errazagoa da: gure barrutik gustatzen ez zaizkigun gauzak  edo gaizki egiten ditugun gauzak garbitu behar ditugu, bota.  Baina agian garrantzitsuago, gauza onak egitea.

Egun batean gizon jakintsu bat infernura joan zen bisita bat egitera. Han, jende asko ikusi zuen mahai dotore eta oparo baten inguruan eserita.

Jakiz gainezka zegoen mahaia; zein baino zein gozoagoak ziren jaki guztiak. Hala ere, mahaikideek aurpegi irentsia zuten… eta gosez akabatzen zeudela zirudien. Zotzez baliaturik jan behar zuten eta… hala jatea ezinezkoa zitzaien, zotzok arraunak bezain luzeak baitziren. Besoa ahal zuten guztian luzatu arren, ez zuten ahora ezer eramaten.

Zirrara hartuta, infernutik atera eta zerura joan zen jakintsua. Harriturik, han ere mahaikidez inguraturiko eta jaki gozoz beteriko mahaia ikusi zuen. Oraingoan, hala ere, inork ez zuen aurpegi irentsirik, inork ez zuen gosez zegoen antzik. Denak zeuden pozik; irribarrea, osasuna eta ongizatea agerian zituzten aurpegian.

Kontua da han, zeruan, denek, beren zotz luzeez, aurrekoei ematen zietela jaten; bakoitzak bere aurrean zuenari ematen zion. Eta inork ez zuen goserik pasatzen (Txinako elezaharra)

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zure ustez, zer adierazi nahi du istorio honek?

Hartzen dugu parte ikastetxean proposatzen diren kanpainetan?

OTOITZA

Ondoko bideoa ikusiko dugu: ABENDUALDIA

Zer da abendualdia:

https://www.youtube.com/watch?v=xRcxqs51OiY 

ES POR TI LA NAVIDAD. Campaña solidaria Attendis 2021

https://youtu.be/cLb0kfLjUPc

 

JOHN LEWIS ADVERT 2023: https://youtu.be/Cyuqy4Eb_I4?si=xtqKuvNipbFYETp6


OTOITZA:

Eguberri eguna egun berezia da.

Urte osoa itxaroten egon ondoren, azkenean iritsi da.

Eskerrik asko, Jauna, zure maitasun handiagatik.

Eskerrik asko egun berezi honengatik.

Eskerrik asko Jesus bidaltzeagatik.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!