EGUNEKO DATUAK
larunbata, 7 de abendua de 2024
EUSKARAREN ASTEA/DBH/EUSKARA EGUNEKO OSPAKIZUNA DIASPORAN
Euskararen Eguna Euskal Herritik kanpo ospatzen.

Euskararen Eguneko ospakizunak abian Diasporan zehar, abenduaren 3rako giroa berotzen

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, asteartean, abenduaren 3an eta, urtero legez, Diasporan zehar euskaldunak ekitaldi eta jarduera ugari antolatu dituzte. 

Ba al zenekien munduan zehar euskal etxeak izeneko elkarteak badirela? Esaterako Andorra, Argentina, Belgika, Brasil, Australia, Kanada, Txile, Kolonbia, Kuba, Alemania, EEBB, Txina eta beste hamaika herrialdetan euskara eta euskal kultura bizitzen diren eremu eta pertsonak aurki ditzakegu.

Eusko Ikaskuntzak 1948an sortu zuenetik hona, asko hazi eta zabaldu da Euskararen Nazioarteko Eguna eta, gaur egun, munduko hainbat bazter eta txokoetara heltzen da festa, Diasporako euskaldunei esker.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

ADIBIDEAK:
Sydneyn

Australian, adibidez abenduaren 3rako hainbat ekimen prestatu zituen  Gure Txoko Euskal Etxeak. Ekitaldian goizeko hamarretan hasi zen txikientzako jokoekin. Ondoren mus txapelketa bat jokatuko zuten eta eguerdian, 14:00tan, bazkaria izan zuten frontoian.

Boisen

AEBetan ere oihartzuna izan zuen Euskara Egunak eta Boisen, esaterako, hainbat eguneko egitaraua osatu du Basque Museum & Cultural Center-ek. Igandean, abenduaren 1ean, Gabon Kantak abestera atera ziren Boiseko euskaldunak, Bihotzetik Basque Choir abesbatzako kideekin batera. Abenduaren 2an, astelehenean, Boise State Unibertsitatean euskarari buruzko hiru dokumental ikusi zituzten, ingelesez azpitituluekin. Eta jaiak astean zehar jarraituko du: Lehen Osteguna, Amuma Says No taldearen kontzertua, larunbateko merkatua eta Negu Emankizunak.

 

BARRE LIBREA:

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/barre-librea/bideoak/osoa/8064762/bideoa-txertoaren-ondorioek-berobero-jartzen-dituzte-zatzaizkit-eta-natzaio/

 https://www.youtube.com/watch?v=DiuHGEfubXg 

 

 

OTOITZA

BIDEOA. BALIABIDE DIGITALA:

Baloreak - Ongi Etorri (Nortasuna) - Zeinu Hizkuntza

MUNDUAN, BADAUDE, EUSKARAZ HITZ EGIN EZIN DUTENAK, GORMUTUAK... BERAIENGATIK ERE GOGOETA EGINGO DUGU.

 

https://www.youtube.com/watch?v=_z02IpItYsk

 

ZER EGIN DEZAKET NIK EUSKARAREN ALDE? 2016/12/03 (ERREALA)

 

https://youtu.be/GZK93rl_WfM

 

ETA ZUK, ZER EGIN DEZAKEZU EUSKARAREN ALDE?.... ASTEBURUAN GARAIA BADUZU....ANIMO!!!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!