EGUNEKO DATUAK
ostirala, 6 de abendua de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/ETAPA GUZTIAK/ABENDUALDIA-II

Elmer… desberdina izatearen balioa


David McKee idazle eta ilustratzaile ospetsua da. Elmer elefantea da haren pertsonaia ezagunenetako bat.

Talde handi bateko kide da Elmer. Elmerren taldean, mota guztietako elefanteak daude: gazteak, zaharrak, handiak, txikiak, lodiak, meheak... baina denak dira elefante kolorekoak. Elmer, ordea, horia, laranja, gorria, arrosa, morea, urdina, berdea, beltza eta zuria da.
Hortaz, Elmer desberdina da, bakarra, ohiz kanpokoa. Alaitasunaren sinboloa da guztientzat. Baina, egun batean, Elmerrek erabakiko du ez duela besteen desberdina izan nahi, eta elefante koloreko fruituak ematen dituen zuhaitzaren bila aterako da, bere azala tindatu nahi baitu.
Gainerako elefanteen kolorea hartuta, taldera itzuliko da, baina beste elefanteak ez dira poztuko horrela ikusten dutenean, betiko Elmer maite baitute. Azkenean, Elmer bere benetako koloreekin agertuko da berriro, eta poztu egingo dira guztiak; gertaera ospatzeko, “Elmerren eguna” ospatzea erabakiko dute. Egun horretan, Elmer grisez margotzen da… eta beste guztiak kolore “psikodelikoz” margotzen dira.


ELMER ipuina:

https://www.youtube.com/watch?v=HfTQdHplr5g

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gaur, datorren astean ospatuko dugun egun garrantzitsu bat ekarri nahi dugu gogora, Giza Eskubideen Nazioarteko eguna hain zuzen ere (Abenduak 10). 

1948ko abenduaren 10ean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen Nazio Batuen Erakundeak Parisen. Beraz, datorren asteartean 76 urte beteko dira. Dokumentuaren egileetako bat René Cassin baionarra izan zen. Gertaera gogoangarria da historia modernoan. Hala ere, Bigarren Mundu Gerrak eragin zituen ezbehar larrien ondorioz gauzatutako nahi moderno hau ez da berria. Giza Eskubideak historian zehar pentsatutako eta garatutako asmo iraunkorra izan dira.

Gaur gogoan izango ditugu eskubide horiek bideo honen laguntzarekin: berak lagunduko digu gogoeta egiten gai garrantzitsu honen inguruan:

https://www.youtube.com/watch?v=Bk_dKBryGvE

 

 

 

 

OTOITZA

PROEGA-KO POSTALAK:

Urtero legez, hona hemen Proega postalen salmenta proposatzen dizuegula.

Hona hemen, gonbitea.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!