EGUNEKO DATUAK
asteartea, 10 de abendua de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/LH4-5-6/Gabonak 2

OPARI HANDIA: GURASOEN MAITASUNA

Oso aspaldi ume buruargi eta adimentsuen arteko lehiaketa egin zen. Neska-mutil askok eman zuten izena lehiaketan parte hartzeko, baina saria batentzat bakarrik izango zen, denetatik azkarrenarentzat.

Hamaika urteko neskatxa batek irabazi zuen lehiaketa.

Handik gutxira, arratsalde batean, eskolak bukatzen zirenerako, dena zegoen prest udaletxean neskatilari saria emateko, baina inork imajinatu ez zezakeena gertatu zen: irabazlea, sariduna, ez zen agertu. Udaletxean zeuden guztiak harri eta zur geratu ziren eta batak besteari neskatila zergatik joan ez ote zen galdetzen zioten.

Biharamunean, herriko alkatea, eskolatik irteteko orduan, neskatilarengana joan zen eta saria hartzera zergatik ez zen joan galdetu zion. Neskatilak ama aspalditik gaixorik zegoela esan zion, eta arratsaldeak amarekin pasatzen zituela, zaintzen eta laguntzen.

Alkateak gauza gehiago galdetu zizkion:

-       Ez etortzea erabaki zenuenean, ez zenuen pentsatu zure bizitzako saririk handienari uko egiten zeniola?

-       Amarengan bakarrik pentsatzen nuen orduan.

-       Hainbeste maite duzu ama?

-       Gauza guztien gainetik.

 

Ez da opari edo sari handiagorik eta ederragorik gure gurasoen maitasuna baino. Neskatila honek irakatsi digun bezala, maite dezagun gure familia gauza guztien gainetik.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=fs8rwg1XeUE

 

Unexpected Guest (Extended Version) | John Lewis & Partners | Christmas Ad 2021

https://youtu.be/4LEHJob-kjQ

 

OTOITZA

 

Otoitza:
Zalantzan gaude eta argiaren bila gabiltza. Zatoz, Jesus Jauna!
Baztertuak gaude eta gu aintzat hartzea nahi dugu. Zatoz, Jesus Jauna!
Bihotza zekendu egiten da eta maitasuna eskatzen dugu. Zatoz, Jesus Jauna!
Gauza onak egin nahi ditugu eta behartsuei lagundu nahi diegu. Zatoz, Jesus Jauna!
Bake-egile eta maitasun-eragile izan nahi dugu. Zatoz, Jesus Jauna!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!