EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 11 de abendua de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/LH4-5-6/Gabonak 3

Jesus maitea:

Egun batzuk joan dira gutuna idatzi genizunetik, baina ez gara bidaltzera ausartu, berri txarrak kontatzen dizkizugulako. Badakizu gauza batzuk esatea oso zaila dela. Zuk ulertzea espero dugu, horregatik, azkenean, bidaltzea erabaki dugu.

Eguberria gertu da; laster etorriko zaigu zuk lurrera itzuli nahiko duzun eguna, baina guk uste … ez duela merezi zu itzultzea. Arrazoi askogatik irizten diogu alferrikakoa zure itzulerari. Gabon-jaietan beti gertatzen da gauza berbera: eskolarik gabeko egunak, jatordu ederrak, soineko dotoreak, edari ugari, opariak, lorik gabeko gauak,… eta Olentzero eta Errege-egunaren biharamunean denak eta denok jarraitzen dugu berdin.

Hemen hainbat gauza doaz gaizki, eta ez du ematen konponduko direnik: jendea lanik gabe edo gaizki ordainduta, familiadun eta etxedun jende aberatsa familiarik eta etxerik gabe bezala bizitzen, gaizki konpontzen diren senar-emazteak, elkarri laguntzen ez dioten herrialdeak… eta hirietan: atentatuak eta erasoak, bortxaketak, miseria gorria. Eta munduko leku askotan: gerra eta gosea. Zure Eguberria lehendik gogaituta daudenak asetzeko azoka da, “Bakea borondate oneko gizakiei” dioen esaldiari burla egitekoa. Asko daukatenei edo mesede bat atera nahi zaienei egiten zaizkie opariak. Urrutiko anai-arrebek edo “gureak” ez direnek ez dute ezer jasotzen gugandik. Zer pentsatuko ote dute horiek gure Eguberriaz? Ikusten duzu? Ezertarako ez du balio zu etortzeak. Oso gutxik entzungo dizute eta gutxiagok jaramon egingo.

Ez artzainik esnatu, ez aingeruei deitu, ez Magoak alferrikako bidaiarik egitera behartu. Zeruan geratu, eta hobeto pasako duzu. Barka iezaguzu gure gomendioez neurritik irten bagara, baina aholkuok errealistak dira. Garrantzitsuagoak dira hemen, guretzat, dirua, jan-edanak, armak, “sehaskako Haurra” eta horrek esan diezagukeena baino. Amaitzeko, adio, hots, Jainkoarekin izan, esan nahiko genizuke. Baina “gizakiekin izan” esaten dizugu; konpondu hau ahal duzun moduan, gizakiokin segitzen duzulako. 

Zureak.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BIDEOA: John Lewis Christmas advert 2020: 'Give a Little Love'

https://youtu.be/LUmPzwLNiMk

 

BIDEOA: Short Film HD "The Wishgranter"

https://www.youtube.com/watch?v=zON0wDD7VJY

 

OTOITZA

Zalantzan gaude eta argiaren bila gabiltza. Zatoz, Jesus Jauna!
Baztertuak gaude eta gu aintzat hartzea nahi dugu. Zatoz, Jesus Jauna!
Bihotza zekendu egiten da eta maitasuna eskatzen dugu. Zatoz, Jesus Jauna!
Gauza onak egin nahi ditugu eta behartsuei lagundu nahi diegu. Zatoz, Jesus Jauna!
Bake-egile eta maitasun-eragile izan nahi dugu. Zatoz, Jesus Jauna!

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!