EGUNEKO DATUAK
astelehena, 16 de abendua de 2024
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
MUSUEN KAXA
BERRI ONA DA JAINKOARI GURE BIZITZAN SARTZEN UZTEA
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

Gaur ere, Jesusen hitzak entzungo ditugu: «Izan ere, nire izenean bizpahiru lagun nonbait biltzen badira, han nago ni beraien artean».

 

Bazen behin Jainkoa ezagutu nahi zuen mutikotxoa. Bazekien bidaia luzea egin beharko zuela Jainkoaren bizilekura iristeko; beraz, poltsa batean sandwich eta zuku freskagarri batzuk sartu zituen; gero, bideari ekin zion.

Hiru kale igaro zituenean, adineko emakume bat ikusi zuen parkeko banku batean eserita, uso batzuei begira. Mutikoa emakumearen ondoan eseri zen eta poltsa ireki zuen. Zukuetako bat edaten hasi zenean, emakumea begira zuela ohartu zen. Beharbada gose zen; hortaz, sandwich bat eskaini zion. Emakumeak, esker onez, irribarre egin zion. Oso irribarre ederra zen emakumearena. Mutikoak berriz ikusi nahi izan zuen eta zuku bat eskaini zion. Emakumeak berriz egin zion irribarre. Mutikoa pozarren zegoen.

Arratsalde osoa eman zuten elkarrekin, jaten, edaten eta irribarreka, baina tutik esan gabe. Iluntzen hasi zenean, mutikoa altxatu egin zen; nekatua zegoen eta etxera itzuli behar zuen. Pauso batzuk eman zituen, baina bat-batean atzera bueltatu zen, emakumearengana. Besarkada estua eman zion. Emakumeak, besarkatu ondoren, ordainetan, irribarre zoragarria eskaini zion mutikoari.

Mutikoa etxera iritsi zenean, ama harrituta geratu zen semearen zorion-aurpegia ikustean. Galdetu zion: “Semetxoa, zer egin duzu gaur hain zoriontsu egoteko?”. Mutikoak: “Gaur Jainkoarekin bazkaldu dut!” Eta amak ezer esan orduko: “Eta badakizu zer? Inoiz ikusi dudan irribarrerik ederrena dauka”.

Bitartean, emakumea, pozarren, bere etxera itzuli zen. Semea harrituta geratu zen haren bake-aurpegiera ikustean. Galdetu zion: “Ama, zer egin duzu gaur hain zoriontsu egoteko?”. Emakumeak: “Jainkoarekin bazkaldu dut parkean!” Eta semeak ezer esan orduko: “Eta badakizu zer? Pentsatzen nuen baino gazteagoa da!”

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Gogoratu: Jainkoa beti dugu lagun; bere laguntzaz ohartzeko, gure ingurura begiratzea besterik ez dugu: irribarreak, egunsentia, besarkada samur bat,…

 

BIDEOA-BALIABIDE DIGITALA:

EGUBERRI, EGUZKI BERRI:

https://youtu.be/akVEnBaQWa0

 

 

OTOITZA

 

GABON KANTA:

GAU IZARTSUA. MAITE LOSADA.(GABON KANTA)

https://youtu.be/J4uO7R7Htq8

 

OTOITZA:

Agur Maria graziaz betea,

Jauna da zurekin,

bedeinkatua zera zu andre guztien artean

eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua Jesus.

Santa Maria Jaungoikoaren Ama

erregutu ezazu gu pekatarion alde

orain eta gure heriotzako orduan. Amen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!