EGUNEKO DATUAK
osteguna, 9 de urtarrila de 2025
OPORRAK EDO FESTA?

Hasteko, galdera irekia:

-       Zer moduz oporrak? Gauza berezirik kontatzeko?

-       Zer egin dugu Eguberria ospatzeko?

 Azaldu behar dugu Eguberria eta Gabon-jaiak ez direla oporrak bakarrik; festa edo jaia ospatzen jakitea oso garrantzitsua dela, Jesus eta zer ospatzen dugun gogoan izatea funtsezkoa baita.

Pentsatzeko denboratxoa utzi eta, ondoren, festa ospatzeko zer egin dugun azalduko dugu. Egin ditugun gauzak Eguberriaren zentzuarekin lotzen saiatuko gara.

Elkarrekin jan, batasunaren seinale
Opariak hartu eta eman, maitasunaren eta egunero doan hartzen dugun guztiaren seinale
Zorion-txartelak bidali eta hartu, mundu hobea lortzeko nahiaren seinale
Gabon-kantak abestu, batzuetan Jesus umeari otoitz egiteko balio baitute.
Eukaristian bildu (joan badira), Jesus Lurrean delako eskerrak emateko.
 

Ondoren, arbelean kopiatzen dugu ondoko otoitza (gutxienez, beraiek erantzun behar dutena, beltzez eta azpimarraturik dagoena) eta elkarrizketa moduan irakurtzen goaz, otoitz giroan:

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Jesus Jainko umea
Nire hutsegiteetan,… argi nazazu
Nire zalantza eta atsekabeetan,… lasai nazazu
Nire bakardadean,… lagun nazazu
Nire gaixoaldian,… indar nazazu
Mespretxatzen nautenean,… anima nazazu
Estualdietan,… kontsola nazazu
Zure bihotzaz,… maita nazazu
Zure azkenik gabeko ahalmenaz,… zain nazazu

 

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA – BIDEOA:

ZAZ - Si jamais j'oublie (Clip officiel):

https://www.youtube.com/watch?v=5ZDsCJ4rGD4&list=RDEMNv3k4pq5bQVd1RUwmAnvHA&start_radio=1

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!