EGUNEKO DATUAK
ostirala, 10 de urtarrila de 2025
GOIZEKOGOGOETA/UrtarrilakI/UrteBerriON-03

Eguna hasteko, oporretatik itzuli garen aste berri honetan aproposa diren, galdera irekiak:

Zer moduz oporrak? Gauza berezirik kontatzeko?
Zer egin dugu Eguberria ospatzeko?
 

Azaldu behar dugu Eguberria eta Gabon-jaiak ez direla oporrak bakarrik; festa edo jaia ospatzen jakitea oso garrantzitsua dela, Jesus eta zer ospatzen dugun gogoan izatea funtsezkoa baita.

 

Pentsatzeko denboratxoa utzi eta, ondoren, festa ospatzeko zer egin dugun azalduko dugu. Egin ditugun gauzak Eguberriaren zentzuarekin lotzen saiatuko gara.

Elkarrekin jan, batasunaren seinale
Opariak hartu eta eman, maitasunaren eta egunero doan hartzen dugun guztiaren seinale
Zorion-txartelak bidali eta hartu, mundu hobea lortzeko nahiaren seinale
Gabon-kantak abestu, batzuetan Jesus umeari otoitz egiteko balio baitute.

Ondoko bideoa ikusiko dugu, eta amaieran komentatu:

COGS-Mundua aldatzen ari da:

https://youtu.be/4g1i54C7vGo

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BIDEOA-BALIABIDE DIGITALA: IKUSI EZAZU ONDOKO BIDEOA...

Gure dendetan merkealdietan gauden honetan ziur naiz, izkutuan duen mezua hartzen diozula.

 

ANUNCIO LEVIS: https://www.instagram.com/tv/B628etBiJMo/?igshid=1op24ucckboep

ZER GERTATZEN DA? KONTATUKO AL DIDAZU ZER GERTATZEN DEN?

OTOITZA

Ondoren, arbelean proiektatzen dugu ondoko otoitza eta elkarrizketa moduan irakurtzen goaz, otoitz giroan:

 

Jesus Jainko umea

Nire hutsegiteetan,… argi nazazu

Nire zalantza eta atsekabeetan,… lasai nazazu

Nire bakardadean,… lagun nazazu

Nire gaixoaldian,… indar nazazu

Mespretxatzen nautenean,… anima nazazu

Estualdietan,… kontsola nazazu

Zure bihotzaz,… maita nazazu

Zure azkenik gabeko ahalmenaz,… zain nazazu

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!