EGUNEKO DATUAK
larunbata, 11 de urtarrila de 2025
EKOLOGIA APUR BAT, URTE HASIERAN...

Animalia-espezie asko galtzeko edo desagertzeko arriskuan daude; beste batzuk zientziak berauen berri izan orduko galtzen dira. Horrek galera handia dakarkio biodibertsitateari edo dibertsitate biologikoari eta, gainera, etorkizuneko belaunaldiak elikagairik gabe utzi ditzake.

Espezie natural orok, bai landareak bai animaliak, bizitzeko, arerio naturaletatik babestu behar du; batez ere Lurreko harrapari nagusiagandik babestu behar du bere burua,  hots, Gizakiagandik. Bestalde, hondamendi ekologikoei aurre egin behar die.

 Jakina, galtzen den espezie bakoitzak izadiaren edo naturaren oreka justua arriskuan jartzen du, ekosistema aldatzen duelako, hau da, bizitzeko bata bestearen beharrean dauden espezien kateari maila bat hausten diolako.

Baduzu interesik arrisku-kausa nagusiak zeintzuk diren jakiteko?

 ·      Animaliak euren larruen balioagatik jazartzea eta hiltzea. 

·      Okelak merkaturatzeko ehiza eta arrantza

·      Gizakiak egiten dituen obra handiak: presak, autobideak…

·      Petrolio-isurketek itsasoetan eragiten duten kutsadura

·      Beste espezie batzuen inbasioa; esaterako, maskota gisa erosten diren espezie exotikoen inbasioa.

·      Uranioak, polonioak eta beste edozein elementu erradioaktibok eragiten duen  kutsadura

·      Sumendien erupzioak, uholdeak, hondamendiak orokorrean.

·      Suteak

 

Izadia oso eraginkorra da espezien arteko oreka gordetzeko, baina gizakiak askotan oreka hori apurtzea eragiten du. Garrantzitsua da gai honi buruz kontzientziatu eta gure inguruan dugun eragin txarra murriztea.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA-BIDEOA:

Pero a tu lado - Los Secretos y el Coro de Tajamar

https://www.youtube.com/watch?v=7XaqzfYv40A

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!