EGUNEKO DATUAK
osteguna, 23 de urtarrila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
BAKEAREN ASTEA - Astelehena
AsteaGG/Bakearen astea/astelehena
BI LAGUNAK
Haur Hezkuntza - Bakearen Astea
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Bakearen astea ospatzen ari gara eta gaurko gogoetan ipuin txiki bat kontatuko dugu, haurrek laguntasunaren inguruan hausnartu dezaten.

Bakearen astean gaude, aste berezia da guretzat. Hala ere, bakea egunero zaindu beharko genuke, oso baliotsua baita zoriontsu bizitzeko. Ipuin bat irakurriko dugu, ea gustatzen zaizuen:

Bi lagun elkarrekin zihoazen hondartzatik. Haserretu egin ziren eta batak besteari masaileko bat eman zion. Besteak , minduta, hondarretan idatzi zuen:

“Gaur nire lagunik onenak masaileko bat eman dit…”

Ondoren bainu bat hartzera sartu ziren itsasora.  Masailekoa jaso zuen laguna itotzen hasi zen eta bere lagunak salbatu egin zuen. Arnasa berreskuratu zuenean arroka baten gainean hauxe idatzi zuen:

”Gaur nire lagun onenak bizitza salbatu dit” 

Lagunak galdetu zion :

Zergatik idatzi duzu lehen hondar gainean eta orain arroka baten gainean?

Irrifartsu, besteak erantzun zion :

Lagun on batek min egiten digunean, hondarretan  idatzi behar dugu, barkamenaren haizeak ezabatu dezan. Bestalde, lagun on batek zerbait  haundia egiten digunean, harri gainean idatzi behar da, ez ahazteko, bihotzean gelditzeko betirako…

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Lagun batek mina emate digunean zer egiten dugu? Erraza al da barkatzea?

Eta, lagun bat gurekin ondo portatzen denean, zer egiten dugu?

OTOITZA

Gure lagunei eskerrak emateko konpromisoa hartuko dugu zerbait egiten laguntzen digutenean, edo mesede bat egiten digutenean.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!