EGUNEKO DATUAK
larunbata, 25 de urtarrila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
BAKEAREN ASTEA - Asteazkena
AsteaGG/Bakearen astea/asteazkena
GURE ESKUAK
Haur Hezkuntza - Bakearen Astea

Bakearen astean jarraitzen dugu eta gaurkoan, gure eskuez hitz egingo dugu.


Zabaldu eskuak eta begiratu momentu batean. Zenbat gauza egin ditzakegu eskuekin? margoak heldu margotzeko, jostailuak leku batetik bestera eraman eta haiekin jolastu, goilara edo sardeska hartu jateko…baina eskuekin besteei min ere eman diezaiekegu, eta baita besteari eskua emanez lagundu, edo hartu ezin duen zerbait guk hartuz…


Gure esku dago eskuak zertarako erabiltzen ditugun, gauza onak egiteko erabiliko ditugu? hortik dator ESKUZABALA hitza, eskua zabala duzue zuek? besteei laguntzeko prest zaudetela esan nahi du.

OTOITZA

Gogoeta amaitzeko, denok borobil bat egingo dugu eskutik helduta eta gogoratuko dugu, gure eskuak elkartzen baditugu, askoz gauza gehiago egin ditzakegula, talde bat izango garelako. HOBE ELKARREKIN.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!