EGUNEKO DATUAK
osteguna, 6 de otsaila de 2025
GG/OtsailakI/HH-LH/osteguna
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

Bihar abesteko egun aproposa izango da, Santa Ageda bezpera izanda, bere koplak abestera talde dezente kalez kale joango dira. Gaur Santa Agedaren historioa ezagutuko dugu.

Tradizioaren arabera, Santa Ageda Siziliako neska gazte ederra zen, familia aberatsean jaioa. III. mendean bizi izan zen. Dezio enperadoreak kristauen aurkaagindutako jazarpenak aprobetxatuz, senatari batek neska gazteaz gozatu nahi izan zuen. Agedak ezetz. Senatariak, mendeku hartzeko nahiaz, neska torturatzeko agindu zuen. Ikatz gorien gainera bota zuten Kataniako hirian (Sizilia, Italia).

Neska hil eta urtebetera, Etna sumendiak erupzioa egin ondoren, Kataniako biztanleek salbatzeko eskatu omen zioten. Haren bitartekotzari esker, sumendiaren laba hiriaren ateetan gelditu omen zen. Euskal Herrian Santa Ageda sendatzailea ere badela uste da.

Santa Ageda egunaren (otsailaren 5aren) bezperan, Euskal Herriko herri askotan, abeslari-taldeak errondan

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Santa Ageda bezpera: https://www.youtube.com/watch?v=jWT7dp5T75Q

Santa Ageda bezpera – Karaokea: https://www.youtube.com/watch?v=itzkdFBNwrY

 

OTOITZA

Bideoa: Bizitza nolakoa den ulertzeko... jejejejeje

https://www.youtube.com/watch?v=J87qcOQjRCE

 

OTOITZA:Nire lehenengo agurra

 

Nire lehenengo agurra zuretzat da, Jesus, nire adiskide ona. Ondo dakit egiaz maite zaituztenak gero eta distiratsuagoak direla. Nik zure taldekoa, zure jarraitzailea, izan nahi dut eta gaurko gauzak Zuk egingo zenituzkeen bezala egin nahi ditut. Lagundu egin behar didazu. Lagundu Ama Birjinari egiten diodan agurrean ere, gu bion ama delako eta biok bihotzez maite dugulako.

 

BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!     BETI!!!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!