EGUNEKO DATUAK
ostirala, 7 de otsaila de 2025
GG/OtsailakI/HH-LH/ostirala
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

Luka izeneko mutikoak atsegin zuen eskolara joatea eta han edozer egitea, marraztea izan ezik. Ez zuen lapitzak erabiltzeko trebetasun handirik. Marrazkiak ez zitzaizkion ondo ateratzen, eta mutikoa laster gogogabetzen zen. Orduan, marrazkia bertan behera uzten zuen. Baina, egun batean, oso lapitz arraroa eta nabarmena aurkitu zuen… eta ezin izan zuen erabili gabe utzi. Biribil bat marrazten hasi zen. Beti bezala, kaskar atera zitzaion. Lapitza noiz jaurtiko zegoela, marrazkiak hitz egin zion:

-Aizu, ez nauzu honela utziko, ezta? Marraz iezazkidazu begiak behintzat.

Lukak, harrituta, puntu bi marraztu zituen biribilaren barruan.

-Askoz hobeto! Orain nire burua ikus dezaket –esan zuen biribilak bere buruari begiratu bitartean-Arggg! Baina zer

egin didazu?

Mutikoa barkamena eskatzen hasi zen.

-Ez dut ondo marrazten eta….

-Tira, tira, ez da ezer gertatzen –moztu zion biribilak azkar-. Saiatu berriz eta hobeto aterako naiz. Tira, ezaba nazazu.

Lukak biribila ezabatu eta berria iruditu zuen. Aurrekoaren antzekoa atera zitzaion; ez zen oso biribila.

-E, begiak ahaztu zaizkizu berriz!

-A, bai!

-Ummm, uste dut marrazten irakatsi beharko dizudala, ni ondo atera arte behintzat –esan zuen bere ahotz zoliaz marrazkiak.

Lukari ez zitzaion ideia txarra iruditu; beraz, laster hasi zen biribilak marrazten… eta ezabatzen. Biribilak etengabean esaten zion: “ezabatu hau, baina kontuz, min ematen du eta” edo “marraztu ilea, bestela txupatxusaren antzekoa izango naiz eta”… Ia arratsalde osoa elkarrekin eman ondoren, Luka gai zen panpina ikasgelako lagunek baino askoz hobeto marrazteko. Hain zegoen pozik, ezen ez baitzion marrazteari utzi nahi. Oheratu aurretik, mila esker eman zizkion irakasle zoro hari hain ondo marrazten irakasteagatik.

-Nik ez dut ezer egin –erantzun zion marrazkiak ahots zoliz-. Zeuk egin duzu dena. Asko praktikatu duzulako eta gogotsu aritu zarelako. Ziur gaur arte ez zarela inoiz horrela aritu.

Lukak, orduan, gogoeta egin zuen. Egia zen, gaizki marrazten zuelako, inoiz ez zela luzaroan aritu, eta, gainera, beti marrazten zuen haserre eta kexaz. Zalantzarik gabe, marrazki hark arrazoia zuen.

-Bai, arrazoia duzu, baina eskerrak, hala ere.

Oheratu baino lehen, kontu handiz gorde zuen lapitz nabarmen hura motxilan.

Biharamunean, ohetik salto eginda altxatu eta lapitza motxilatik ateratzera joan zen. Ez zegoen. Dena arakatu zuen, baina inon ez zen agertzen. Eta bezperan panpina bilakatu zen biribila marraztu zuen orria zuri zegoen. Urduritzen hasi zen. Gertatutakoa zalantzan jarri zuen. Benetan egon zen panpinarekin hizketan ala amets egin zuen? Zalantza argitzeko, lapitz bat eta orri bat hartu eta panpina bat marrazten hasi zen.

Ez zitzaion gaizki atera, alboetatik zertxobait bihurritu arren. Orduan, bezperako panpina agintzailea etorri zitzaion gogora. Iruditu zitzaion berriz agintzen hasten zitzaiola: ertzak biribiltzeko,… Hortaz, ilusioz, ertzok ezabatu eta berriz marraztu zituen. Eta ohartu zen marrazki zoro hark arrazoia zuela: lapitz magikorik erabili ez arren, gauzak ondo egiteko, nahikoa zen ilusioz eta gogotsu saiatzea. Harrezkero, marrazten, iruditzen edo edozer egiten zuen bakoitzean, dibertitu egiten zen. Imajinatzen zuen bere lanaren emaitzak zera esaten ziola kexaz:

“konpon nazazu pixka bat, motel, horrela ezin bainaiz inora atera”

OTOITZA

Bideoa: BIZIPOZA AUZOLAN: Mundu berri bat guztiontzat

https://youtu.be/fzZdTyZocOc

 

OTOITZA:

Nire lehenengo agurra zuretzat da, Jesus, nire adiskide ona. Ondo dakit egiaz maite zaituztenak gero eta distiratsuagoak direla. Nik zure taldekoa, zure jarraitzailea, izan nahi dut eta gaurko gauzak Zuk egingo zenituzkeen bezala egin nahi ditut. Lagundu egin behar didazu. Lagundu Ama Birjinari egiten diodan agurrean ere, gu bion ama delako eta biok bihotzez maite dugulako.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!