EGUNEKO DATUAK
osteguna, 6 de otsaila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
ASTE BERRI BAT HASTERA GOAZ!
GG/OtsailakII/HH+LH1-2-3/astelehena
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun on!

Jesusen Berri onarekin hasiko gara:

 «Zuek zarete munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, botatzeko baizik eta jendeak zapaltzeko.

 «Zuek zarete munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria. 

 Kriseilua ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik, etxeko guztiei argi egiteko.

Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten.

Jesusen mezua zuzena da, gure bizitzan gatz eta argi izan behar gara, zertarako mundu berri bat eraikitzeko eta guztien arteko harremanak hobetzeko.

Gure egunerokotasuna gatza eta argia garrantzitsuak dira, zergatik?

Aste Ona izan dezazgula. Zoriontsu izan!

Askotan klima aldaketari buruz hitz egitea entzun dugu, hemen dugu azalpen txiki bat eta aholku batzuk, gatz eta argia izateko:

ZER DA?

Lurreko klimaren aldaketa globalari deritzo. Aldaketa hauek naturak eragiten ditu baina azken urteotan guk ere bai, hots, gizakiak.

ZERGATIK GERTATZEN DA?

Fenomeno natural ugarik parte hartu dezakete aldaketa honetan, hala nola, eguzki energiaren produkzioaren aldakortasuna, Lurraren orbitaren leku aldaketak, sistema klimatikoa osatzen duten elementuen arteko aldaketak (berotegi efektua) …

Berotegi-efektua klima berotzen duen prozesu naturala eta beharrezkoa da, kontzentrazio hori gabe, lurreko tenperatura (-18 °C) izango litzateke eta. Berotegi efektua ez da, berez, Lurreko biziarentzat mehatxu. Baina gizakiok garapenaren izenean sortu eta isurtzen ditugun gasak, deforestazioaren ondorioz … Planetaren batez besteko tenperatura igo egin da.

Zientzialariek diotenez  ondorioak  pairatzen hasiak gara (itsas maila 10 aldiz gehiago igo da azken 100 urteetan, adibidez) eta ez badugu zerbait egiten, arazoa areagotu egingo dela diote.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

ZER EGIN DEZAKEGU?

1. Energia efizientzian inbertitu.

2. Garraio publikoa eta txirrindua erabili, oinez ibili …

3 .Enpresa, ikastola, gobernuei, … Energia berdeen sustapena eta  erabilpena bultza dezaten eskatu.

4. Naturaz gozatu baina zaindu! Hondakin gutxiago sortu, ez bota zaborra lurrera, uretara, …

Berrerabili eta birziklatu!

Ekintza hauek gainera zure osasunerako eta poltsikorako oso gomendagarriak dira! Beraz, gogoratu:

ZAINDU ZEURE BURUA ETA EZ AHAZTU MUNDUAZ!!

OTOITZA

Bideoa: MANOS UNIDAS

 

https://www.youtube.com/watch?v=GW29kJlmjmE&feature=youtu.be

3min

 

https://www.youtube.com/watch?v=l13MyOYDiyo

6min

 

OTOITZA

Jauna, eskerrak, denok desberdin egin gaituzulako.

Eskerrak, denok berdinak ez garelako. 

Eskerrak, ostadarragatik eta bere zazpi koloreengatik.

Eskerrak, zeruaren urdinagatik eta basoen berdeagatik.

Eskerrak, itsasoan bizi direnengatik eta hegaz egiteko gauza direnengatik.

Eskerrak, desberdin eta, aldi berean, hain berdin garelako. 

Eskerrak, Zu bezalako egin gaituzulako.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!