EGUNEKO DATUAK
ostirala, 7 de otsaila de 2025
ELKARBANATZEAREN BALIOA
Haur Hezkuntza GG_P3_5
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Elkarbanatzearen eta eskertzearen garrantziaz hitz egiten digu bideo honek. Duguna gu baino gehiago behar dutenekin elkarbanatuz gero gu gustura gelditzen gara besteei lagundu diegulako eta besteak ere oso gustura behar zutena lortu dutelako.

Batzuetan zerbait benetan behar dugunean eskatu gabe hartu egiten dugu, baino hobe da eskatzea. Eskatuz gero, ziur norbait izango dugula ondoan lagunduko diguna. Guk ere erne egon behar dugu gure inguruan gertatzen denaz eta norbaitek zerbait guk baino gehiago behar badu prest egon behar dugu elkarbanatzeko. Eta gero garrantzitsua da zerbait jasotzen dugunean eman digunari eskertzea.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zuek zuen jostailuak elkarbanatzen dituzue?
Zeinekin elkarbanatzen dituzue?
Eta beste norbaitek zuekin beraien jostailuak elkarbanatzea gustukoa duzue?
Zer gustatzen zaizue gehiago jasotzea edo elkarbanatzea?

OTOITZA

Parkera jostailu bat eraman eta parkean dauden beste ume batzuekin elkarbanatu.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!