EGUNEKO DATUAK
ostirala, 7 de otsaila de 2025
BAKEAREN EGUNA GOGORATUZ (BAKEARI, BAI!)

Umeen arteko elkarrizketa.  Lehen Hezkuntzako ikasgela batean, denek barre egiten zioten ikasle batek distraituta  ikusi zuen beste bat matematikako klasean.

-       Aizu!…Zer gertatzen zaizu? – galdetu zion ahopean, irakaslea ohartu gabe.

-       Kezkatuta nago,… erantzun zion lotsaz.

-       Zergatik?... Irakaslea azaltzen ari den gaiagatik? Erraza da; ez kezkatu.

-       Ez, ez da horregatik.

-       Zergatik orduan?

-       Aita operatu behar dute gaur.

-       Zer dela eta?

-       Tumore bat du buruan.

-       Eta hori… larria da?

-       Hil edo bizi dela esan dit amak.

 

Une hartan jolas-ordurako txirrina entzun zen. Ikasle guztiak patiora atera ziren. Aitaren ebakuntzak kezkatzen zuen mutikoa bakarrik zegoen, besteengandik aldenduta, isilik, behera begira. Lehenago zer gertatzen zitzaion galdetu zion mutikoa ondora joan eta alboan eseri zitzaion; zera esan zion:

-       Hara,… gure ama operatu zutenean,… nik ere gaizki pasatu nuen: ez nuen ikasten, ez nuen jolasten,… ez nuen ezertarako gogorik.

-       Bai, berdin gertatzen zait niri…

-       Nik ez dakit nola lagunduko dizudan,… baina badakit nik gaizki pasatu nuela eta, nahi baduzu, zure laguna izan naitekeela. 

-       Eskerrik asko, laguna –erantzun zion besteak, begiak malkoz beteta.

 

Biak elkarren ondoan eserita geratu ziren; gero biak elkarrekin paseatu ziren. Eta biak konturatu ziren badela, gure ondoan, laguntzeko prest dagoen jende ona, batzuetan, guk, desberdina delako, onartzen ez dugun arren.

Ordutik hona lagun onak izan dira biak.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA – BIDEOA:

ZAZPI KOLORE:
 https://www.youtube.com/watch?v=XXKNvZ4oaN4

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!