EGUNEKO DATUAK
larunbata, 8 de otsaila de 2025
SAIATUZ GERO LORTZEN DA
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

JAINKOAREN HITZA: Berririk onena: Lk 2, 6-7

“Belenen zeudela, haurra izateko egunak bete zitzaizkion, eta lehen semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik”.
 

Futbolaren munduan umeei irakasteko egokiak ez diren gauza asko gertatzen dira, baina baita gauza on asko ere.   Aitak sei urte zituenean abandonatu zuen; ama 2010ean hil zen. Naingolan-ek, zorigaitzean zaildutako gerlariak, arrakasta lortu du Italiako futbolean.

Rada Nainggolan Bogaerts, Milango Inter futbol-taldeko erdilaria, A Seriean gailendu da, lehenengo denboraldi-erdi ikusgarria egin baitu. Belgikarrak dena gainditu du bizitzan, futbolean arrakasta izateko.

Hiltzen ez zaituenak sendoagoa egiten omen zaitu. Eta orain Nainggolan sendoa da, oso sendoa. Ez duelako beste erremediorik izan, umetatik, bizitzak ez baitzizkion gauzak erraztu. 26 urte dituela, Erroma taldeko erdilaria A Seriean gailendu da, nekea sentitzen ez duen makina perfektua balitz bezala.

Radja Nainggolan Bogaertsek (Antwerp, Belgika, 1988ko maiatzaren 4a) sei urte zituenean utzi zion ume izateari, aitak, indonesiar jatorrikoak, familia abandonatu zuenean. Amak, berak bakarrik, mutikoa, beronen arreba bikia, Rania, eta hiru anai-arrebaordeak zaindu behar izan zituen. Raniak orain emakumeen A Serieko Res Roma taldean jokatzen du.

Nainggolanek, familiaren egoera latza nolabait saihesteko, futbolean jokatzen zuen. Ez zen jokalaria, atezaina baizik. Kemen handia zuen atea zaintzen, amari aurrera ateratzen lagundu zion kemen berbera.

 Laster, eskularruak utzita, zelaiko jokalari bihurtu zen. Italian, Piacenza taldean hasi zen jokatzen. Belgikarrak argi ulertu zuen futbolari gisa hazteko bere herrialdetik irten behar zuela, eta ez zuen inolako zalantzarik izan abenturari ekiteko orduan. Lau urtean ikasten jardun ondoren, 2010ean, urtarrilean, Cagliari taldera joan zen, Piacenzak utzita. Handik hilabetera A Seriean egin zuen debuta.  

 Handik gutxira, zorionaz gozatzeko denborarik eman gabe, ama hil zitzaion, gaixotasun luzearen ondoren. Amari esker ona adierazteko, hego handi bi, amaren jaiotzaren eta heriotzaren egunaz, tatuatu zituen bizkarrean. 

Sardiniako futbol-taldean gero eta protagonismo handiagoa hartuz joan zen eta, 2014ko urtarrilaren 14an, bere talentua talde handi batean erakusteko aukera iritsi zitzaion. Roma futbol-taldeak futbolaria laga ziezaioten lortu zuen, 3 milioi euroren truke. Eta gero, denboraldiaren azkenean, berau erosteko eskubidea erabili eta 6 “kilotan” erosi zuen.

 Gaur egun, Nainggolan pieza funtsezkoa da “Inter de Milan” taldean. Erromako taldetik, denboraldi honetan etorri da Milanera. Inoiz nekerik erakusten ez duen aurpegieraz, erdilaria Milango taldearen motorra da; dena egiten du: korrika, borroka, eraso eta, batez ere, zaindu edo defendatu. Benetako gerlaria da, edo beste modu batera esanda, futbolari bete-betea.

 

Kontinenteko futbol-talde handi-mandiek bota diote begia oraindanik kontuan hartu behar den  futbolariari. Nainggolan-ek bakarrik daki zenbat sufritu behar izan duen bizitzan hona iristeko. Horregatik, ez du gelditzeko asmorik.  Ninjak gehiago nahi du.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: L´EQUIP PETIT:
https://www.youtube.com/watch?v=YbMUEa3nZQk

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!