EGUNEKO DATUAK
astelehena, 10 de otsaila de 2025
GG/OtsailakIII/DBH/astelehena
Egun On, lagun On! Aste berri honen hasiera, erronka berriak eta ilusio berriak aurrean ditugun egunetan. Indar berriturik eta gogoz beteta ekin diezaiogun, inguruan ditugunekin, elkarrekin, gure inguruan "zerbait" aldatzera. Aste berri On, lagun On!!
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On, lagun On!

Aste berri honen hasiera, erronka berriak eta ilusio berriak aurrean ditugun egunetan. Indar berriturik eta gogoz beteta ekin diezaiogun, inguruan ditugunekin, elkarrekin, gure inguruan "zerbait" aldatzera.

Aste berri On, lagun On!

 

DESBERDINAK GARA, BAINA……….. 

 

Haur bat ezagutu dut edo, zehazkiago, haur bakar batean zortzi haur ezagutu ditudala esan beharko nuke. Erroman bizi da, Paola du izena eta bere aita taxi gidaria da. Baina Parisen ere bizi da. Han Jean esaten diote eta bere amak auto denda batean lan egiten du. Berlinen ere bizi da; han Kurt deitzen diote eta bere ama biolin irakaslea da. Ah! Baina haur hori bera Moskun ere bizi da eta han Irina deitzen diote. Bere aita igeltseroa da eta, gainera, matematika ikasten du. Haur bera New Yorken ere bizi da. Han Jimmy esaten diote eta bere amak gasolindegi batean egiten du lan. Zenbat esan ditut? Bost, oraindik hiru falta zaizkit. Haurra Xangain ere bizi da eta Txu du izena. Bere aita arrantzalea da. Besteak Elena du izena, Buenos Airesen bizi da eta bere aitak etxeak margotzen ditu. Azkenak Mali du izena eta bere ama eskola irakaslea da. Beltza da eta Tanzanian bizi da. Paola, Jean, Kurt, Irina, Jimmy, Txu, Elena eta Mali zortzi dira, baina haur bakar bat dira aldi berean, zortzi urteko haurra, irakurtzen eta idazten dakien haurra eta txirrindan eskurik gabe ibiltzea atsegin duen haurra. Guztiek, zinez, hizkuntza berean egiten dute barre. Haur hauekin eta gure artean, ea, bakearen hizkuntza denon artean ikasten dugun. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BIDEOA:

UN DÍA EN EL PARQUE:

https://vimeo.com/219725824