EGUNEKO DATUAK
asteartea, 11 de otsaila de 2025
GG/OtsailakIII/HH-LH-DBH/asteartea
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Otsailak 15: Nazioarteko Haur Minbiziaren eguna

Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna da gaur. Urtero, Euskadin haurren minbiziaren 100 kasu baino gehiago diagnostikatzen dira. Pandemiaren ondorioz, isolamendu handiagoa eta entretenimendu gutxiago dago Haurren Onkologian.


La Salle ikastetxeetako lagunok maitasuna eta bizipoza bidali nahi dizkizuegu minbizia pairatzen ari zareten haur eta gazte guztiei. Piratak, zuen indarra eta alaitasuna beharrezkoak dira bizitzari aurre egiteko! Zuekin gaude!

 

Aspanogi elkarteak, gaurko egunaren inguruan ematen digun azalpena: https://youtu.be/ZYxIajw3gIU

  

ASPANOGI- Haur Minbizidunen Gurasoen Gipuzkoako elkartea da. Helburu nagusiena haur minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobeagotzea da, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzun bat ematea.

 

Aspanogi ezagutuz: https://youtu.be/hgX0JDmrcvU

  

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BIZIPOZA ELKARTEA

PIRATEN INDARRA - MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT kantu eta bideoklipak
BIZIPOZA elkarteak ekoiztutako bideoklipa: https://youtu.be/pXvJab1TXAM

 

LETRA:

Kolpea! Erraietan arrakala
beldurrak ahozabala
babesa ta zaintza profesionala
egia onartu ahala.
Haur baten begirada.
Gazte baten besarkada
min eta bizimin
minbiziaren bi kriskitin
zu, ausardia, eredua, bizipoza
gu, familia, maitasuna ta bihotza.
Etxeko txikienen irrifarra
itzaltzen ez den izarra
hori da gidari dugun iparra
txapeldun baten indarra.
Elkarte baten babes sentipena
mediku talde onena
batuta errezagoa da dena
ez galdu itxaropena.
Haur baten begirada.
Gazte baten besarkada
min eta bizimin
minbiziaren bi kriskitin
zu, ausardia, eredua, bizipoza
gu, familia, maitasuna ta bihotza.
Zu, ausardia, eredua, bizipoza.
Gu, familia, maitasuna ta bihotza.
BIZINAHIA!

OTOITZA

Eskerrik asko, Aita,

inguruan ditugunak maitatzeko

gai garelako.

Eskerrik asko etengabe

laguntzen diguten pertsonak

ditugulako inguruan,

eta eman dizkiguzun gauza

handi eta eder guztiengatik.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!