EGUNEKO DATUAK
ostirala, 21 de otsaila de 2025
GG/OtsailakIV/LH4-5-6+DBH/ostirala

GARIZUMA: Bihotzak Berritzeko garaia.

 

Kaixo, neska-mutilok.

Batzuetan triste samar edo kezkatuta sentitzen gara, ezta? Normal, pasatzen ari garen egoeran…

Eta ez dugu gogoko hala egotea, ez dugu atsegin sentsazio hori.

Garizuman gaude, asteazkenean hasi genuen BIHOTZ BERRITZE garai berezi hau.... 

Saiatu egun hauetan, ditugun akatsak berrikusten: eskuzabalagoak, lagunkoiagoak, jatorragoak,... izaten.

 

Irakurri "Azalaren kolorea" deitzen den istorio hau:

 

Egun batean, irakasleak honela galdegin zien haurrei: “Pertsona on guztiak beltzak izango balira eta pertsona gaizto guztiak zuriak, zein kolorekoak izango zinatekete?”


Haur batek, ezkor samar, honela erantzun zuen: “Azala marraduna izango genuke, batzuetan gauza onak egiten baititugu eta beste batzuetan txarrak.”


Leire txikiak, berriz, honela esan zuen: “Nik uste dut azal iluna eta puntu zuriekin izango genukeela; zeruak gauean duen itxura izango genuke, beltza eta puntu zuriekin. Onak izan behar dugu, baina batzuetan akatsak eta hanka-sartzeak izaten ditugu. Hala ere, onak izaten saiatu behar dugu.”

 

Zein kolorekoa dugu azala? 

Zein dira gure marrak edo gure puntu zuriak eta beltzak?

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
OTOITZA

OTOITZA:
Jauna, Garizuma hastera goaz!

Horregatik, zure graziarekin laguntzeko

eskatzen dizugu:

gaizki egiten ditugunak ikusteko,

BIZITZA BERRIA bizitzen jakiteko,

barkatzen jakiteko,

gaitzaren ordez gaitza ez emateko,

gure etsaiak maitatzeko gai izateko,

zuk basamortuan egin zenuen bezalaxe,

guk ere tentaldiak gainditzeko

eta modu desberdin batean ibiltzeko gai izateko.

Amen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!